Kataluniako Generalitatea
Kataluniako Generalitatea (Generalitat de Catalunya) Espainiako Kataluniako Autonomia Erkidegoaren gobernu autonomoa da.
Kataluniako Parlamentua Gobernuaren funtzioak eta legeak eratzen dituen erakundea da. Generalitateko presidentea (president) parlamentuak aukeratzen eta Espainiako erregeak izendatzen du.
Historia
- 1931ko apirilaren 18an sortu zuten Bartzelonan.
Erakundeak
Parlamentua
Kataluniako Parlamentua: Katalanak ordezkatzen dituen parlamentua da. Erakunde honek botere legegilea du eta Generalitatearen gaineko kontrola du.
Generalitateko Presidentea
Kataluniako Generalitateko presidentea Generalitateko ordezkari gorena da eta Kataluniako autonomia erkidegoa Estatuan ordezkatzen du. Egoitza Bartzelonako Kataluniako Generalitatearen Jauregian dago.
2016etik Carles Puigdemont (CDC) da Kataluniako presidentea.
Sailak
- Gobernazioa eta Erakundeekiko Harremanen Saila / Presidenteordea
- Presidentetza Saila
- Ekonomia eta Ezagutza Saila
- Irakaskuntza Saila
- Osasun Saila
- Herrizaingo Saila
- Lurralde eta Iraunkortasun Saila
- Kultura Saila
- Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Saila
- Gizarte Ongizate eta Familia Saila
- Enpresa eta Enplegu Saila
- Justizia Saila
Atzerriko egoitzak
- Paris (Frantzia)
- Londres (Erresuma Batua)
- Berlin (Alemania)
- New York (Ameriketako Estatu Batuak)
- Buenos Aires (Argentina)
- Mexiko Hiria (Mexiko)
Ikus gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kataluniako Generalitatea |
- Kataluniako Generalitatearen webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)