Kate French (pentatleta modernoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kate French (pentatleta modernoa)
Bizitza
JaiotzaMeopham (en) Itzuli1991ko azaroaren 2a (32 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Bath (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpentatleta modernoa eta pentathlete (en) Itzuli
Pisua75 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: kate-french Edit the value on Wikidata

Kate French (1991ko otsailaren 11) pentatleta moderno britainiarra da. Urrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion (Japonia).

Pentatloi modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an hamargarren postuan amaitu zuen banakako proban Kaoshiung-en (Taiwan) ospatutako Munduko Txapelketan eta Poloniako Drzonków hirian ospatutako Europako Txapelketan. Europako Txapelketan urrezko dominak ere irabazi zituen emakumezkoen taldekako proban, Mhairi Spence eta Samantha Murrayrekin batera lehiatuz,[1] eta emakumezkoen erreleboan, Murray eta Katy Burke-rekin. Frantziako Munduko Txapelketan, Murrayk eta Spence-ek ere urrezko domina irabazi zuten taldekako proban.

Varsovian (Polonia) ospatu zen 2014ko Pentatloi Modernoko Munduko Txapelketan Erresuma Batuak zilarrezko bi domina lortu zituzten. Freyja Prentice eta Samantha Murrayrekin, Txinaren atzetik geratuz bigarren postuan eta errelebo mistoaren taldeko partaide izan zen; Britaniarrak eta Joe Evansek bigarren egin zuten Lituaniako Justinas Kinderis eta Laura Asadauskaitėren atzetik.[2]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan pentatloi modernorako sailkapena lortu zuen Bath-en ospatutako 2015eko Europako Txapelketan zortzigarren amaituz.[3] French hamabosgarren izan zen lehen hiru proben ostean, baina proba konbinatuan eta tiro ekitaldian olinpiar sailkapenerako behar zen zortzigarren postua lortu zuen. Ekitaldi berean urrezko domina irabazi zuen taldeko proban Samantha Murray eta Freyja Prentice-rekin batera lehiatuz, banakako proban hamargarren eta hamahirugarren sailkatu ziren bi taldekideak.

2016an 5. postua lortu zuen Olinpiar Jokoetan proba guztietan zehar pareko errendimendua izan ondoren, gainera, zaldizko proba irabaztea lortu zuen. 2017an denboraldi arrakastatsuena lortu zuen zilarrezko domina lortuz Los Angeleseko Munduko Kopaneta urrezko domina Kairoko Munduko Kopan. Arrakasta hori zela eta munduko bigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean.

2018an French-ek zilarrezko domina irabazi zuen banakako proban Székesfehérvár-en (Hungaria) ospatu zen Europako Txapelketan. Hurrengo urtean, 2019an, berriro zilarrezko domina irabazi zuen banakako proban eta urrea ere irabazi zuen taldekako proban Bath-en, Ingalaterrako Europako Txapelketan.

2021ean urrea irabazi zuen Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan, 2000. urtean Steph Cook-ek Sydneyko jokoetan lortu zuena errepikatuz. Olinpiar errekorra ere hautsi zuen.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Banaka
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2013 Kaoshiung Hego Korea Hego Korea 1. postua, urrezko domina Taldeka
2014 Varsovia Polonia Polonia 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2014 Varsovia Polonia Polonia 2. lekua, zilarrezko domina Errelebo mistoa
2019 Budapest Hungaria Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2019 Budapest Hungaria Hungaria 3. postua, brontzezko domina Banaka
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2013 Zielona Góra Polonia Polonia 1. postua, urrezko domina Taldeka
2013 Zielona Góra Polonia Polonia 1. postua, urrezko domina Erreleboa
2016 Sofia Bulgaria Bulgaria 3. postua, brontzezko domina Taldeka
2018 Székesfehérvár Hungaria Hungaria 2. lekua, zilarrezko domina Banaka
2019 Bath Erresuma Batua Erresuma Batua 1. postua, urrezko domina Taldeka
2019 Bath Erresuma Batua Erresuma Batua 2. lekua, zilarrezko domina Banaka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «GB win third medal at Europeans» BBC Sport (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  2. «Union International de Pentathlon Moderne (UIPM) | WARSAW 2014 – Murray is the new Women’s World Champion and China take team gold in team event» web.archive.org 2016-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).
  3. (Ingelesez) «Kent athlete gets Rio ticket» Kent Online 2015-08-24Z23:00:00.0000000+01:00 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]