Katowice

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katowice

Katowice
bandera

armarria

Izen ofiziala Katowice
Alemanez Kattowitz
Estatua PoloniaPolonia
Voivoderria Silesia
Konderria Hiri konderria
Alkatea Piotr Uszok
Koordenatuak

50°15′N 19°00′E / 50.250°N 19.000°E / 50.250; 19.000Koordenatuak: 50°15′N 19°00′E / 50.250°N 19.000°E / 50.250; 19.000

Katowice non dagoen adierazten duen Poland-ko/-go/-eko mapa
Katowice
Eremua 164,64 km²
Garaiera 245-357 m
Posta kodea 40001 - 40999
Biztanleria 306.826 bizt. (2010[1])
Dentsitatea 1.863,62 bizt./km²
Sorrera XVI. mendean

Katowice (txekieraz: Katovice, alemanez: Kattowitz, 1953tik 1956ra Stalinogród) Poloniako hegoaldeko hiria eta Silesiako voivoderriko hiriburua da. Kłodnica eta Rawa ibaien artean kokaturik dago, Silesiako Beskideetatik 50 km iparraldera eta Sudeteetatik 100 km inguru hego-ekialdera.

Katowice Europako industriagune garrantzitsuenetako bat da eta Silesia Garaiko industria-eskualdeko hiri handiena. 1999tik Silesiako voivoderriko hiriburua da (1999ko urtarrilaren 1ean Katowice, Częstochowa eta Bielsko-Biała izeneko barruti zaharrak batu egin ziren Silesiako barrutian). 2010ean hiriak 306.826 biztanle zituen. Metropoli eremuak, berriz, 2.505.000[2] eta 3.488.000[3] biztanle artean ditu, iturrien ezberdinen arabera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Katowice)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1 3 7 13 19 21 23 23 18 13 6 2 12.4
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.5 -0.5 3.0 8.0 13.5 16.0 18.0 17.5 13.5 9.0 3.0 -0.5 8.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4 -4 -1 3 8 11 13 12 9 5 0 -3 4.0
Iturria: MSN Weather[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katowice Aldatu lotura Wikidatan