Sudeteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sudeteak
Sudety
Sudeten
Sudeten.pngSudeteen banaketa. Mendebaldeko Sudeteak (gorriz), Erdialdeko Sudeteak (horiz) eta Ekialdeko Sudeteak (orlegiz).
Garaiera 1602 m
Kokapena Txekiar ErrepublikaTxekiar Errepublika
Koordenatuak 50°44′10″N 15°44′24″E / 50.73611°N 15.74000°E / 50.73611; 15.74000Koordenatuak: 50°44′10″N 15°44′24″E / 50.73611°N 15.74000°E / 50.73611; 15.74000
Sudeteak non dagoen adierazten duen Txekiar Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Sudeteak
Mendilerroa Sudeteak

Sudeteak (alemanaz Sudeten, txekiera eta polonieraz Sudety) Bohemia eta Silesia eskualdeen artean dagoen mendikatea da. Mendikate honetako gailurrik garaiena Sněžka mendia da, honek 1.602 metroko garaiera du eta Txekiar Errepublika eta Poloniaren mugan kokatzen da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean mendikate hau hiru eremutan banatu ohi da:

Bestalde, Sudeteak izendapena Bohemia eta Moravian mendikate honen inguruan bizi den aleman-hiztunen biztanleria izendatzeko ere erabili ohi da, hauek Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik bertako biztanleriaren %30a zirelarik. Garai horretan eremu honi alemanez Sudetenland deitzen zitzaion.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an aleman hiztunez osatutako biztanleriaren zati honek Alemaniara elkartu zitezen eskatu zuten, baina azkenik, eskualde Lehen Mundu Gerra amaitu ostean sortu zen Txekoslovakia estatu berriaren zati bilakatuko da. Azken gertaera honek, biztanle batzuk Sudetetako Alemaniar Alderdia sortzera bultza araziko ditu. Alderdi honek gerora Hitler eta nazien babes interesatua izango zuen.

1938ko irailaren 26an Hitlerrek Txekoslovakiari ultimatum bat jaurti zion eta Municheko Biltzarra delakoan bere ikuspuntua nagusituko da, honen bidez eskualde honetako aleman hiztunei erreferenduma eskainiko die.

Eskualde honetako alemaniar okupazioa 1938ko urriaren 1an hasiko da, europar potentziek hau ekiditeko ez zuten ezer egin, eta azkenik 1939ko martxoaren 15ean okupazioa erabat osatuko da, horretaz gain Bohemia txekiar eskualdearen jabe ere egingo direlarik. Honela eskualde guzti hau Bohemia-Moravia protektoratua bilakatuko da.

1945an, behin Bigarren Mundu Gerra amaitu eta Alemaniak kapitulatu eta gero, Sudeteetako aleman hiztunak eskualde honetatik kanporatuak izango dira. Aldiz, eskualdea txekiar biztanleriaz birpopulatua izango da.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sudeteak Aldatu lotura Wikidatan