Sosnowiec

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sosnowiec

Sosnowiec
Sielecki gaztelua
bandera

armarria

Estatua PoloniaPolonia
Voivoderria Silesia
Koordenatuak

50°18′N 19°10′E / 50.300°N 19.167°E / 50.300; 19.167Koordenatuak: 50°18′N 19°10′E / 50.300°N 19.167°E / 50.300; 19.167

Sosnowiec non dagoen adierazten duen Poland-ko/-go/-eko mapa
Sosnowiec
Eremua 91,06 km²
Garaiera 250 m
Biztanleria 220.450 bizt. (2009)
Dentsitatea 2.420,93 bizt./km²
http://www.sosnowiec.pl/

Sosnowiec, Poloniako hegoaldeko industria-hiria, Katowicetik gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silesiako voivoderrian dago, 1999an voivoderri hori sortu zenetik. Lehenago, 1945etik, Katowiceko voivoderriaren parte izan zen, eta, Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Kielceko voivoderriaren barnean egon zen. Sosnowiec herria Germaniako Erromatar Inperio Santuaren mende egon zen Prusiak 1742. urtean eskuratu zuen arte.

Napoleonen garaian, errusiarren armadak bertatik igaro ziren, eta kalteak eragin zituzten hirian. Lehen Mundu Gerran hiria suntsituta geratu zen. Bigarren Mundu Gerran, ostera, 1939. urtean naziek hartu zuten hiria, eta juduek sarraski larria jasan behar izan zuten. Orduan, biztanle guztietatik 28.000 inguru ziren juduak, % 22.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Poloniako hamalaugarren hiri handiena da, eta Silesiako bigarrena.

Industriagune garrantzitsua da. Altzairugintzak eta beste mineral batzuen inguruko industriak eta askotariko bestelako lantegiek sustatzen dute hiriaren garapen ekonomikoa.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da XVII. mendeko Zamek Sielecki gaztelua.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sosnowiec

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]