Kermanxah
|
Kermanxah |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | کرمانشاه |
| Estatua | |
| Probintzia | Kermanxah |
| Koordenatuak | 34°18′N 47°4′E / 34.3°N 47.067°EKoordenatuak: 34°18′N 47°4′E / 34.3°N 47.067°E |
| Garaiera | 1320 m |
| Biztanleria | 828.313 bizt. (2012) |
| http://www.kermanshahcity.ir/ | |
Kermanxah[1] (persieraz: کرمانشاه, Kermānshāh) Iran mendebaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Teherandik 525 km-ra dago; Irakeko mugatik 80 km-ra.
Biztanle gehienek farsiera (gaur egungo persiera) hitz egiten egiten dute, baita kurdueraren dialektoak ere. Erlijioari dagokionez, gehienak xiitak dira.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Historiaurrekoa da Kermanxah, Neolitikokoa. Baina Behe Paleolitoan gizakia bertan bizi izanaren aztarnak ere aurkitu izan dituzte, baita Pleistozeno guztian zehar ere. Besteak beste, esku-aizkorak aurkitu dituzte, baita zeramikak ere.
Hiria sasanidarrek sortu zutela uste da, eta euren esku zegoela, hiri garrantzitsua izan zen IV. mendean: hiriburua zen, errege-erreginen udako egoitza, eta mediku-gunea ere bai.
Arabiarrek euren esku hartu zuten Kermanxah 640. urtean. Seljuk dinastiaren agintepean, IX. mendean, Iran mendebaldeko eta kurduen hegoaldeko eskualdeko kultura- eta merkataritza-gune nagusia izan zen.
Turkoek Kermanxah Lehen Mundu Gerran eskuratu zuten, 1915. urtean; eta Iran-Irak Gerran suntsipena jasan behar izan zuen.
Behistun [aldatu]
UNESCO-k 2006. urtean Behistungo inskripzioa Gizateriaren Ondare izendatu zuen: K.a. 515. urte ingurukoak dira idatziak.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Kermanxah) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.5 | 8.9 | 14.3 | 19.7 | 25.8 | 33.3 | 37.8 | 37.0 | 32.5 | 25.0 | 16.7 | 9.7 | 22.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.3 | -3.0 | 1.2 | 5.1 | 8.2 | 11.4 | 16.1 | 15.4 | 10.6 | 6.4 | 1.8 | 1.7 | 5.9 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 67.1 | 62.9 | 88.9 | 69.9 | 33.7 | 0.5 | 0.3 | 0.3 | 1.3 | 29.2 | 54.3 | 70.3 | 478.7 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9.4 | 9.1 | 10.4 | 8.7 | 5.6 | 0.2 | 0.1 | 0.2 | 0.3 | 3.6 | 6.0 | 8.1 | 61.7 |
| Eguzki orduak | 133.3 | 152.5 | 179.8 | 204.0 | 266.6 | 348.0 | 350.3 | 337.9 | 306.0 | 241.8 | 189.0 | 148.8 | 2858.0 |
| Iturria: Hong Kong Observatory[2] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ , http://www.hko.gov.hk/wxinfo/climat/world/eng/asia/westasia/kermanshah_e.htm