Antoon van Dyck
Wikipedia(e)tik
Antoon van Dyck edo Sir Anthony van Dyck (Anberes, 1599ko martxoaren 22a – Londres, 1641eko abenduaren 9a) margolari flandriar barrokoa izan zen.
Ingalaterrako gortearen pintore nagusi bilakatu zen, Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa erregearen eta bere familiaren erretratuak egiteagatik famatua dena. Herrialde hartan hurrengo 150 urteko estiloa finkatu zuen.