Taxkent
|
Taxkent |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Toshkent, Тошкент | ||
| errusieraz | Ташкен | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Taxkent probintzia | ||
| Alkatea | Rakhmonbek Usmonov | ||
| Koordenatuak | 41°16′0″N 69°13′0″E / 41.26667°N 69.21667°EKoordenatuak: 41°16′0″N 69°13′0″E / 41.26667°N 69.21667°E | ||
| Eremua | 334,8 km2 | ||
| Garaiera | 455 m | ||
| Biztanleria | 2.180.000 bizt. (2008) | ||
| Dentsitatea | 6.511,35 bizt./km² | ||
| Sorrera | K. a. III. mendea | ||
| http://www.tashvil.gov.uz/ | |||
Taxkent[1] (uzbekeraz Toshkent, Тошкент, tɒʃˈkent ahoskatua; errusieraz Ташкент, tɐʂˈkʲent ahoskatua) Uzbekistango hiruburua da, Taxkent probintzian. 2008an 2.180.000 biztanle zituen[2], nahiz eta iturri ez ofizialen arabera 4,45 milioi dituela adierazi[3].
Egungo izena turkmenieratik datorkio eta harrizko hiria esan nahi du (taš, "harri" + kand, kent, "hiri"). Antzina beste izen batzuk izan zituen: Txatx, Xax eta Binkent, lehenengo biak taš ("harri") izenarekin lotuak. XVI. mendetik aurrera, Txtxkand/Txaxkand izena Taxkand bihurtu zen eta errusiaren eraginez Taxkent itxura aurtu zuen. Urteetan zehar, Asia eta Europa lotzen zituen Zetaren Bidean igarobide garrantzitsua izan zen.
Nahiz eta Uzbekistango beste hiri batzuen balio historikoa ez eduki, hala nola Bukhara, Samarkanda edo Khiva hiriena, Tashkent herrialdeko erdigune ekonomiko eta kulturala da. Bertan daude Uzbekistango kulturgune nagusiak (antzokiak, liburutegiak, akademiak...) eta nazioarteko enpresen egoitzak ere bai.
Eduki-taula |
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Taxkent (1981–2010)) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 22.2 | 25.7 | 32.5 | 36.4 | 39.9 | 43.0 | 44.6 | 43.1 | 39.8 | 37.5 | 31.1 | 27.3 | 44.6 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.2 | 8.1 | 14.0 | 22.1 | 27.1 | 33.2 | 35.8 | 34.2 | 29.0 | 21.4 | 14.4 | 8.9 | 21.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 1.8 | 3.4 | 9.0 | 16.1 | 20.3 | 25.6 | 27.7 | 25.9 | 20.9 | 14.5 | 9.1 | 4.5 | 14.9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | −28.0 | −25.6 | −16.9 | −6.3 | −1.7 | 3.8 | 8.2 | 3.4 | 0.1 | −11.2 | −22.1 | −29.5 | −29.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −2.6 | −1.4 | 4.0 | 10.1 | 13.5 | 17.9 | 19.6 | 17.5 | 12.7 | 7.5 | 3.7 | 0.1 | 8.6 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 57.8 | 57.2 | 64.8 | 59.8 | 40.9 | 10.8 | 3.5 | 1.9 | 5.9 | 29.3 | 41.3 | 53.6 | 426.8 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.1 | 9.6 | 11.4 | 9.5 | 7.0 | 3.2 | 1.3 | 0.7 | 1.5 | 4.8 | 7.3 | 9.5 | 76.9 |
| Eguzki orduak | 117.8 | 127.1 | 164.3 | 216.0 | 303.8 | 363.0 | 384.4 | 365.8 | 300.0 | 226.3 | 150.0 | 105.4 | 2823.9 |
| Hezetasuna (%) | 73 | 68 | 62 | 60 | 53 | 40 | 39 | 42 | 45 | 57 | 66 | 73 | 678 |
| Iturria: Uzbekistango Hidrometeorologia Zerbitzua,[4] World Meteorological Organisation,[5] Pogoda.ru.net (tenperatura-errekorrak),[6] Hong Kong Observatory (eguzki-orduak)[7] | |||||||||||||
Barrutiak [aldatu]
Taxkent egungo honako barrutitan (tuman) banaturik dago:
| Zbk. | Barrutia | Biztanleria (2009)[8] |
Azalera (km²)[8] |
Dentsitatea (area/km²)[8] |
Mapa |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Bektemir | 27.500 | 20,5 | 1.341 | |
| 2 | Txilanzar | 217.000 | 30,0 | 7.233 | |
| 3 | Hamza | 204.800 | 33,7 | 6.077 | |
| 4 | Mirobod | 122.700 | 17,1 | 7.175 | |
| 5 | Mirzo Ulugbek | 245.200 | 31,9 | 7.687 | |
| 6 | Sergeli | 149.000 | 56,0 | 2.661 | |
| 7 | Xaijontohur | 285.800 | 27,2 | 10.507 | |
| 8 | Olmazar | 305.400 | 34,5 | 8.852 | |
| 9 | Uxtepa | 237.000 | 28,2 | 8.404 | |
| 10 | Jakkasarai | 115.200 | 14,6 | 7.890 | |
| 11 | Junusabad | 296.700 | 41,1 | 7.219 |
Ikustekoak [aldatu]
Errusiar Iraultzaren garaian eta 1966ko lurrikaran, antzinako hiria suntsitu zen eta horregatik eraikin historiko gutxi geratzen dira Taxkenten. Hala ere, hiriak monumentu eta sobietar garaiko monumentu ugari ditu.
- Kukeldax madrasa. Abdullah Khan-en agintaldikoa (1557–1598), zaharberritze prozesuan dago. Museo bihurtzeko asmoa dute, baina oraingoz meskita da.
- Txorsu bazarra, Kukeldax madrasatik hurbil dago. Aire zabaleko bazar erraldoi hau Taxkent zaharreko erdigunea da.
- Teliaxajak meskita (Khast Imam meskita). Uthman Qur'an delakoa dago bertan, munduko koran zaharrena. 655ekoa da eta eraildako Uthman kalifaren odolez zikindua dago, Tamerlanek Samarkandara eraman zuena eta gero errusiarrek San Petersburgoran eraman zutena. Uzbekistanera 1914an itzuli zuten[9].
- Junus Khan mausoleoa. XV. mendeko mausoleo multzoa da, XIX. mendean zaharberritua. Handiena Junus Khan-en hilobia da, Mogol Inperioa sortu zuen Babur-en aitonarena.
- Romanov printzearen jauregia. XIX. mendena, Nikolai Konstantinovitx duke handia, Alexandro III.a Errusiakoaren lehengusua, Taxkentera erbesteratu zuten, Errusiak Koroaren Bitxien inguruko afera ilun batengatik. Haren jauregia oraindik hiri erdialdean dago eta behiala museo izandakoa, orain Kanpo Arazoetarako Ministerioa da.
- Alixer Navoi opera eta ballet antzokia, Aleksei Stxusev arkitektoarena da, Leninen hilobia egin zuenarena.
- Arte Ederren museoa. Errusiar-aurreko arte bilduma garrantzitsua du, horien artean sogdiar horma-irudiak, estatua budistak eta zoroastrismoko artea. XIX eta XX. mendeko arte aplikatua ere erakusgai dago. Interes handiagoa dute Romanov printzeak Hermitage museotik "mailegatu" zituen margolanak, erbesteko jauregia apaintzeko eta inoiz itzuli ez zituena.
- Arte Aplikatuen museoa.
- Amir Timur muesoa.
Garraioa [aldatu]
- Taxkenteko metroa, Asia Erdialdeko bakarra (Astanakoa eta Almatyko eraikitzen ari dira oraindik)
- Taxkent Nazioarteko Aireportua herrialdeko handiena da.
- Trolebus sarea 2010an itxi zen.
Hiri senidetuak [aldatu]
Taxkent hiri hauekin senidetua dago:
- Seattle (
Ameriketako Estatu Batuak) - Tunis (
Tunisia) - Istanbul (
Turkia) - Karachi (
Pakistan) - Berlin (
Alemania) - Dnipropetrovsk (
Ukraina) - Kortrijk (
Belgika)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11
- ↑ Committee on Statistics of Uzbekistan
- ↑ Tashkent UzbekTourism
- ↑ Centre of Hydrometeorological Service, Climate Data for Tashkent, http://www.meteo.uz/eng/forecast/2006/08/16/klimat-tashkent_eng.html
- ↑ World Meteorological Organisation, World Weather Information Service – Tashkent, http://worldweather.wmo.int/032/c00115.htm
- ↑ Weather and Climate (Errusieraz), Weather and Climate-The Climate of Tashkent, http://pogoda.ru.net/climate/38457.htm
- ↑ Hong Kong Observatory, Climatological Normals of Tashkent, http://www.weather.gov.hk/wxinfo/climat/world/eng/asia/westasia/tashkent_e.htm
- ↑ a b c (Errusieraz) Tashkenteko barrutien estatistikak
- ↑ Tashkent's hidden Islamic relic, 2006-01-05, http://news.bbc.co.uk/2/hi/asia-pacific/4581684.stm
Ikus, gainera [aldatu]
| Uzbekistango probintziak | ||
|---|---|---|
|
Andijan • Bukhara • Fergana • Jizzakh • Namangan • Navoiy • Qashqadaryo • Samarkanda • Sirdaryo • Surxondaryo • Tashkent • Xorazm |
||
| Artikulu hau Uzbekistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |