Kristobal Oñate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kristobal Oñate
Datu pertsonalak
Jaio 1504
Gasteiz, Araba
Oñati, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1567ko urriaren 6a
Pánuco, Zacatecas (Mexiko)

Kristobal Oñate (Gasteiz edo Oñati, 1504 - Mexiko, 1567ko urriaren 6a) euskaldun esploratzaile, militar eta konkistatzaile bat izan zen. Haren gurasoak Juan Pérez Narriondo —bizilekuz aldatzean, Juan Oñate izenera aldatua— eta Osana González de San Llorente izan ziren. Erdi Aroan jatorria duen Haroko Etxearen leinukoa zen. Narriondoko Jauna zen Pedro "Baltza" de Narriondo, Euskal Herriko azken jauntxo feudaletako bat izan zena, eta María Irarrazabalen hiloba izan zen.

Gaur egungo Mexiko herrialdearen iparraldean eta Estatu Batuetako Mexiko Berria estatuan dauden lurraldeak esploratu zituen.

1567ko urriaren 6an Mexikoko Zacatecas estatuko Pánuco udalerrian hil eta bere gorpua bertako elizan lurperaturik zuten.