Zacatecas
|
Zacatecas |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Zacatecas 22°46′N 102°34′W / 22.767°N 102.567°WKoordenatuak: 22°46′N 102°34′W / 22.767°N 102.567°W |
||
| Eremua | 75.539 km² | ||
| Biztanleria | 1.380.633 (2009) | ||
| Dentsitatea | 18,28 bizt/km² | ||
| Gobernadorea | Miguel Alonso Reyes (PRI) | ||
| Diputatuak | 5 | ||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Zac. MX-ZAC |
||
| www.zacatecas.gob.mx | |||
Zacatecas Mexikoko 31 estatuetako bat da. Iparraldean Coahuila de Zaragozarekin du muga, ipar-mendebaldean Durangorekin, mendebaldean Nayaritekin, ekialdean San Luis Potosírekin eta hegoaldean Jalisco eta Aguascalientesekin. 75.539 km²-ko azalera du [1] eta 2009an 1.380.633 biztanle zituen.[2] Hiriburua Zacatecas da eta udalerri jendetsuena Fresnillo.
Estatuak 58 udalerri ditu. Jarduera ekonomiko garrantzitsuenak meatzaritza, nekazaritza eta turismoa dira. Zacatecasi entzute handia eman diote bertako zilar-hobi handiek, arkitektura kolonialak eta baita Mexikoko Iraultzan izan zuen garrantziak ere.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Mexikoko erdialdeko goi-ordokian dago Zacatecas, Iparraldeko goi-ordokiaren hego muturrean, eremu zabal elkorrez eta hauek zeharkatzen dituzten mendi lerroez osatua. Hegoaldean 3.000 m. inguruko mendiek dituen Zacatecasko mendi lerroa nabarmentzen da. Mendi lerro gehienak sumendietako gaiz osatuak daude. Klima lehor eta euri gutxikoa du, eta 2-15 °C bitarteko hozberoa. '
Ekonomia [aldatu]
Klimaren ezaugarriak direla eta, nekazaritza gutxi izan da, baina ureztatze artifizialei esker laborea eta kanabera ustiatu da. Meatzeak daude Zacatecas mendi lerroan. Garrantzitsuak dira elikagaien industria (esnea, alkohola, azukrea, irina, olioa), ehungintza, larrugintza eta kimika industria.
Historia [aldatu]
1540an Peralmides Chirinok hartu zuen eskualde hori, baina lurralde pobrea zela eta, berehala utzi zuen. Handik sei urtetara, ordea, zilar meatzeak aurkitu ziren bertan, eta haren ustiaketa izan zen kolonizazio garaiko lanbide nagusia. Nueva Galicia lurraldearen barnean geratu zen XVI. mende erdialdetik aurrera. 1824an Mexikoko Errepublikaren estatu bihurtu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Mexikoko Estatuak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |