Kuaternario

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kuaternarioa , Laugarren Aroa edo Neozoikoa aldi geologiko handietan azkena da. Hirugarren Periodoa eta glaziazioen hasiera artean, beheko muga gisa, eta oraina, goiko muga gisa, garatzen da. Hau da, duela 1,64 milioi urtetik, egundaino.

Aldi honetan agertu zen gizakia Lurrean. Aldi berean, espezie handiak desagertu ziren, animalia zein landareak, eta hegaztiak eta ugaztunak izan ziren mundua eureganatu zuten ornodunak. Labur esanda, ugaztunen nagusitasun handia egon zen, gizakiaren hedakuntza handia eta oraingoaren oso antzeko flora eta faunaren presentzia, eta, horregatik, ugaztun handien migrazioak eta gizakiaren sorrera proposatu dira irizpide gisa. Honegatik batzuetan, Antropozoiko ere deitzen zaio.

Laugarren Aroa bi zatitan banatzen da: Pleistozenoa eta Holozenoa. Gaur egun, aro geologikoaren izena ukatu egiten zaio. Nahiago da Sistematzat hartzea, Hirugarren Periodoarekin batera, Zenozoikoaren barnean. Pleistozenoan, aroko lehen zatia eta baita luzeenean ere, glaziazioak gertatu ziren, hau delarik bere ezaugarririk nagusiena. Holozenoan, bigarren zatian, duela 10.000 urte hasi zen garai geologikoan, izotz urketak, itsasoaren maila 30 metro igo zuen, uraren azpian lurrazal zati handiak geratuz.

Periodo luze honetako fenomeno klimatikorik garrantzitsuena, glaziazioak izango dira. Lau gertatu direla ziurtzat jotzen da, euren glaziazioarte garaiekin, eta honako izen hauek ematen zaie Europan, guztiak, Danubio ibaiaren ibaiadarrenak: Günzen glaziazioa, Mindelen glaziazioa, Rissen glaziazioa eta Würmen glaziazioa.

Kostaldeko eta kontinenteko metaketek, itsas-ondoekin batera gertatu ziren fenomenoak ezagutzea ahalbidetzen dute, aintzira, morrena, loessa eta eraketa ibai glaziarren eraketak adibidez, edo, baita azken alpetar erliebeen eraketa ere.

Florari dagokionez, geratu diren fosilak, egungoen oso antzekoak dira. Faunan, ordea, aldaketak nabarmenagoak izan dira, leizeetako hartza, megazeroa eta probozideoak desagertu baitira, azken hauek, ez erabat oraindik. Baina, garai honetan, animalia bizitzarekiko egon den ekarpenik garrantzitsuena, Homo generoaren garapena da.

Urteak atzera Garai geologikoa Periodo geologikoa Aro geologikoa
Oraina Holozeno Kuaternarioa Zenozoiko Aroa
10.000 Pleistozeno
1.6 milioi Pliozeno Hirugarren Periodoa Neogeno
5 milioi Miozeno
23 milioi Oligozeno Paleogeno
38 milioi Eozeno
55 milioi Paleozeno
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuaternario Aldatu lotura Wikidatan