Paleozoiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paleozoiko

542 Ma-251 Ma

Asaphiscuswheelerii.jpg

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa

Paleozoikoa[1] Lurraren Historiako garai geologiko bat da. Bere iraupena 291 milioi urtekoa izan zen. Hasiera orain dela 542 milioi urte kokatzen da eta bukaera orain dela 251 milioi urte. Paleontologikoki hasiera Kanbriarreko leherketarekin bat jartzen dugu eta bukaera lehenengo extintzio masiboarekin.

Bere barnean honako periodoak daude:

Gertakari nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologikoki Palezoikoa Rodinia kontinentearen hausturarekin hasten da eta Varanger glaziazioaren bukaerarekin. Lurreko kontinenteak denboran zehar hausten joan ziren eta Era honen bukaeran berriro elkartu ziren Pangea izeneko superkontinentean.

Garai honen hasieran bizitzaren ordezkariak bakteria, alga eta belakiak ziren eta oraindik jatorria argi ez dagoen Ediacarako fauna. Kanbriarreko leherketan gaur eguneko phylum gehienak sortzen dira. Siluriaretik Devoniarrera doan denboran animalia eta landareek lur lehorra kolonizatu zuten. Devoniarrean arrainak agertu ziren eta Permiarrean koniferak eta narrasti ugaztunkarak agertu ziren. Karboniferoan baso erraldoiak sortu ziren gaur egungo Europa eta Ipar Amerikan.

Bizitza Paleozoikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trilobitesak Behe Paleozoikoan agertu ziren eta Permiarrean desagertu

Paleozoikoaren hasiera oskol-gogorreko fosilen agerpanagatik markatua dago eta bere bukaera narrasti handiek eta landare modernoek kontinenteak konkistatu zutenean jartzen da. Lehen trilobitoe eta arkaeoziatidoen agerpenarekin bat jartzen zen Kanbriarraren hasiera. Bukaera Permiarreko desagerpen masiboarekin bat jartzen da. Gaur egun hasiera Trichophycus pedum fosilaren agerpenarekin jartzen da.

Paleozoikoaren hasiera bakterioak, algak eta belakiak baino ez zeuden, eta eurekin batera oraindik enigma bat diren Ediacarako fauna. Garai honen hasieran Kanbriarreko leherketa gertatu zen, plan ezberdinak garatu zirelako. Bizitza sinple hauek kontinenteak kolonizatu zituzten hasieran, baina Siluariarra arte ez ziren agertu animalia eta landare konplexuak eta Devoniarrera arte ez zuten garrantzirik hartu. Siluriarretik aurrera ornodunak ugariagoak izan ziren, baina horren aurretik ornogabeak izan ziren nagusi. Devoniarrean arrainen eboluzioa gertatu zen eta karboniferoan baso handiak sortu ziren, ikatz kopuru handia eman dutenak.

Tektonika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologikoki Paleozoikoa Pannotia superkontinentearen hausturarekin hasi zen eta Varanger glaziazioaren amaierarekin. Lurra hainbat kontinentetan hautsi zen hasieran. Denbora pasa ahala Wilson ziklo bat bete zen eta berirro batu ziren Pangea superkontinentean.

Elkartze honetan variskar orogenia edo hertziniar orogenia gertatu zen.

Paleozoikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko geologia»
Aiako harria Paleozoikoan sortu ziren intrusio magmatikoak dira

Euskal Herriko arrokarik zaharrenak paleozoikoan sortu ziren. Arroka hauek gaur egun Pirinioetan aurki daitezke eta, oro har, Euskal Herriko ekialdean. Karboniferoan arroka horien ezaugarriak aldatu ziren, metamorfismoa eman zelarik. Garai honetan sortu ziren arroken artean Bortziriak, Kintoa eta Aiako Harria aurki daitezke gaur egun.

Aurkitzen diren arroka zaharrenak hauek direnez oso zaila da orogenia hertziniarraren aurretiko egoera paleogeografikoa zehaztea. Hala ere beste irizpide batzuk jarraituta badakigu behe Paleozoikoan itsaso sakoneko materialak metatu zirela, ondoren kuartzitak eta eskisto beltzak sortu dituztenak.[2] Bortziriakeko hainbat harritan (batez ere piritatan) orogeniaren aurreko deformazio eta metamorfismoa aurkitu da, hidrotermalismoz sorturikoa.[3]

Ordoviziarreko fosilak dituzten arrokak aurkitu dira Donibane Garazi inguruan, Aldudetan eta Orreagan. Fosil hauek zianobakteria, graptolite, arkeoziatido, brakiopodo eta algak dira. Hainbat kruziana motako marka aurkitu dira, trilobitei egozten zaizkienak. Honi guztiari esker badakigu garai honetan sakonera eskaseko itsaso bat zegoela gaur egungo Euskal Herrian.[4]

Siluriarraren bukaeran Kaledoniar orogenia eman zen, Ebro eta Akitaniako arroak sortuz. Momentu horretan Euskal Herrian sakonera eskaseko itsaso bat zegoen, koral ugaridun kareharriak sortu zirenean. Egoera hau Karbonifero bukaerarte luzatu zen, Hertziniar orogenia sortu zen garaia. Garai honetan sortu ziren Ebro eta Akitaniako mendiak eta Pirinioetako zonalde axialeko mazizoak: Bortziriak, Aldudes, Mendibeltza, Baigura eta Iguntza besteak beste.[2] Bortziriak oso ezaguna da dituen mineralizazioak direla eta (azkeneko urteetan uranioa ere aurkitu da). Gaia hartan 30 bat kmko irla luzanga bat osatzen zuen. Hegoaldean metatzen ziren sedimentuek geroago Belabieta eta Urdalarren gaur egun aurkitzen diren marmolak osatu zituzten.[5]

Devoniarrreko fosilak aurkitu ziren lekuak badira Oiartzun eta Irun artean. Bertan krinoideoak aurkitu dira hainbat brakiopodoekin batera.[6] Gainera hainbat lekutan (Bertiz, Etxalar, Orabidea, Baztan, Urkiaga eta Bankan, adibidez) ekinodermo, briozoo, koral, trilobite, marmoka eta molusku koloniak aurkitu dira, ur epeleko eta sakonera eskaseko itsaso baten adierazle.[4]

Hertziniar orogeniaren ondoren sorturiko erliebeak oso azkar higatu ziren eta sedimentazioa inguruetan eman zen. Hauen zatiak Adarra mendian, Aiako Harrian eta Etxalaren aurki daitezke. Sedimentuak gorrixkak dira, beraz ziurrenik egoera erdilehorreko klima zegoen garai hartan.[2] Horrez gain ur-gainean geratu ziren lurretan zingirak osatu ziren eta hauek landareek kolonizatu zituzten. Likopodio, ekiseto eta iratzez osatutako basoak sortu ziren eta hauetatik ikatza sortu. Garai honetako ikatza Bera, Etxalar, Ibantelli eta Saran aurki daiteke.[4]

Permiarrean intrusio magmatiko bat gertatu zen, granito motakoa, Bortziriakeko materialak metamorfizatuz. Hala ere material hauek ez ziren goraino igo eta higaduraz gaur egun Aiako Harria eta Larrun mendiak osatzen dituzte.[2] Hainbat datu ikertuta plutoi hau orogenia bitarte sortu zela ikusi da, egoera tektoniko transkurrente destro batean.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. a b c d EDESO, J. M. Euskal Herriko Geologia Esparrua
  3. PESQUERA, A. VELASCO, F. The arditurri Pb-Zn-F-Ba deposit (Cinco Villas massif, Basque Pyrenees): A deformed and metamorphosed stratiform deposit
  4. a b c Euskal Herriko Historia Geologikoa
  5. LABORDE WERLINGEN, M. Influencia de los niveles geológicos en un valle guipuzcoano sobre las estructuras de los caseríos
  6. Oiartzun haranaren historia geologikoa
  7. P. OLIVIER, L. AMÉGLIO, H. RICHEN eta F. VADEBOIN. Emplacement of the Aya Variscan granitic pluton (Basque Pyrenees) in a dextral transcurrent regime inferred from a combined magneto-structural and gravimetric study

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paleozoiko Aldatu lotura Wikidatan
Paleozoiko
Kanbriar Ordoviziar Siluriar Devoniar Karbonifero Permiar