Kurgan hipotesia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indoeuroparren hedapena hipotesi honen arabera.

Kurgan hipotesia arkeologia eta hizkuntzalaritza uztartuta, proto-indoeuroparren jatorria Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltzaren artean zegoela Marija Gimbutas ikerlariak 1956an plazaratutako teoria da.

Lurralde horietan, Kalkolito eta Behe Brontze Aroaren artean Kurgan kultura garatu zen, zeinek kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz tumulua adierazteko hitza da kurgan) ehorzketarako du ezaugarri nagusia. Marija Gimbutasek eta berarekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura proto-europarrekin lotzen dituzte. Lurralde horietatik, ondorengo mendeetan, indoeuropar hizkuntzak Europara eta Iran zein India aldera hedatzekoak ziren.