Lankide:Aimarasti/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hillary pasabidea edo Hillary zaldaina Everest mendiaren goialdean zegoen 12 metro inguruko altuerako harrizko aurpegi ia bertikala zen. Itsas mailatik 8790 metrora aurkitzen zen, hego-ekialdeko gailur-lerroan, hego tontor eta tontor nagusiaren bide erdian zegoen. Hego-ekialde bidetik tontorra lortu orduko azken erronka zen. Pasabidearen izena Sir Edmund Hillary-ren omenez ipinita dago, Tenzing Norgay-rekin batera izan zen tontorrerako bidean eskalatu zuen lehen pertsona.

Pasabidea Everesterako eskaladan zati zailena zelako ezaguna zen. Eskalada garai batzuetan, elurte handiak izan ondoren, arroka izotz eskalada eginez gurutza zitekeen. Hillary pasabidea igotzeak eskumatara 3048 metroko erortze arriskua suposatzen zuen eta ezkerretara 2438 metrokoa. Leku honetan aurkitu zuen Anatoli Bukreyev-ek, sokaz esekita gorpu bat. Horrelaxe kontatu zuen berak idatzitako The Climb liburuan. Espedizio batek pasabide hau eskalatzea “nekagarria” zela adierazi zuen. Arroka honi 4. mailako zailtasuna eman zioten teknika handia erabili behar baitzen.

1953ko maiatzaren 29an Hillary-k eta Tenzing-ek pasabide hau lehenengoz igo zutenean, arrakala elurra eta arroken artean igo zuten. Hillary-k pasabideko elurra edozein lekutan baino zailagoa zela adierazi zuen.

Hurrengo urteetan igoera eta pasabidearen aldapa soka finkoen laguntzarekin egiten zen, gehienetan sasoiko eskalatzaileen lehen taldeak ipinita uzten zituelako. Eskalatzaile kopuru handitzearekin pasabidea itxaroteko leku bihurtu zen askotan, eskalatzaileei bere txanda tokatu arte soken artetik pasatzeko denbora luze behar izaten zen, honek arazoak ekartzen zituen menditik zehar erosotasunez ibiltzeko. Bakarrik alpinista batek zeharka zezakeen pasabidea. Eskalatzeko egoera onean, bi ordu behar izaten zuten hegoaldeko tontorretik Hillary pasabideraino, ordu bat edo bi labarra igotzeko eta gero beste 20 minutu Hillary pasabideko tontorretik Everest mendiaren gailurreraino. 2014an sherpek eskailerak ipintzeko aukeraz hitz egin zuten pilaketak ekiditeko baina azkenean ez zen nahi hau bete.

2016an Nepaleko 2015eko lurrikarak Hillary pasabidea aldatu zuela pentsatu zen, baina hainbeste elur zegoenez, ez zen argi ikusten aldatu zen ala ez. 2017ko maiatzean Tim Mosedale-k, 6 aldiz Everest eskalatu duenak, baieztatu zuen. Lurrikarak Hillary pasabidea “kolapsoa” eragin zuen eta arroka handiak mugitu zituen. Aldaketa honek bide errazagoa sortu zuen gailurrera heltzeko.

Hillary pasabide hau Everesten historian eta alpinismo munduan erreferentzia da.

Mohammed "Mo" Farah (Mogadiscio, Somalia, 1983ko maiatzaren 23a) Somalian jaiotako britaniar erresistentzia korrikalaria da. 5.000 eta 10.000 metroko olinpiadetako, mundialetako eta Europako txapelduna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farah Eugenen bizi da, Oregon estatuan, eta Alberto Salazarren gidaritzapean lan egiten du. Arsenal F. C.eko jarraitzailea da.

1993 an bere herrialdea utzi zuen errefuxiatu moduan eta bere aita bizi zen lekura abiatu zen, Londresera. Feltham Community izeneko eskolako fisikako irakasleak, Alan Watkinson, bere dohainez konturatu zen. Farahk futbolean eta xabalina jaurtiketan talentua zeukan baina laster konturatu zen aparteko korrikalaria zela. 5 urte jarraian izan zen gazte mailan Ingalaterrako cross txapeldun eta 2001ean Europako azpitxapeldun izan zen diziplina honetan.

2006an ospetsu bihurtu zen 5000 metroko proban 13:09,40ko marka egin baitzuen eta Erresuma Batuetako historian egindako bigarren denborarik onena baitzen, David Mocroften atzetik. Handik hilabetera Göteborgon, distantzia berdinean, zilarrezko domina lortu zuen Europako atletismo txapelketan. Denboraldi bukaeran Europako cross txapelketa irabazi zuen. 2007an Osakako munduko txapelketan seigarren gelditu zen 5000 metroko distantzian. 2008an, Valentzian, pista estalian egindako munduko atletismo txapelketan seigarren postua lortu zuen 3000 metroko distantzian eta urte berean, Pekingo Joko Olinpikoetan finalera heltzea ez zuen lortu.

  • 2008ko neguan forma onean zegoenez Europako Cross txapelketan zilarrezko domina lortu zuen.
  • 2009ko otsailean pista estalian britaniako 3000 metroko marka gainditu zuen, ordura arte Steve Cramen eskuetan zegoena, eta martxoan, distantzia berean, pista estalian, Europako txapeldun egin zen.
  • 2009an Berlinen ospatutako Munduko Atletismo Txapelketan 5000 metroko distantzian zazpigarren amaitu zuen. Bi hilabete beranduago Great South Run-ean 10 milla egin zituen 46:25 denboran, historiako hirugarren britaniar azkarrena distantzia honetan.
  • 2010ean Bartzelonan ospatutako Europako Atletismo Txapelketa irabazi zuen, 5.000 eta 10.000 metroko distantzietan.
  • 2011ko Munduko Atletismo Txapelketan 5.000 metroko distantzian urrezko domina lortu zuen eta zilarrezkoa 10.000 metroan.
  • 2011ko urriaren 15ean Aronan (Tenerife) ospatutako Europako Atletismo Galan, Europako atletarik onena hautatu zuten.
  • 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan 10.000 eta 5.000 metroko distantzietan urrezko domina lortu zuen.
  • 2013ko uztailaren 19an 1.500 metroko distantzian Europako errekorra gainditu zuen, ordura arte Fermin Cachok honen jabetza izan zuen 16 urtetan.
  • 2015ean Pekingo Munduko Atletismo Txapelketan 5000 metroko txapelduna bihurtu zen.
  • 2016an, Rioko Olinpiar jokoetan, 5.000 eta 10.000 metroan lortu zituen urrezko dominak.
  • 2017ko Londreseko Munduko Atletismo Txapelketan munduko txapeldun egin zen 10.000 metroko distantzian.

Prokrastinazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prokrastinazioa (latinetik datorren hitza, lat. procrastinare: pro aurrera eta crastinus etorkizunari lotutakoa). Atzerapen edo atzerakuntza, aintzakotzat hartu behar diren ekintzak edo egoerak atzeratzen direnean gertatzen da.

Jarreraren borondatezko nahasmendua edo trastornoa da, ekintza aldaketarekin, minarekin edo estresarekin lortzean datza. Nahasmendu hori psikologikoa, fisikoa edo intelektuala da. Hitza egin gabeko ekintzak sor dezakeen antsietateari aplikatzen zaio, amaitzeko borondaterik ez dagoenean.

Atzeratzen den ekintza modu larrian, kezkagarrian, arriskutsuan, zailean eta aspergarrian har daiteke, hau da, estresgarria izango da, horregatik atzeratzen da sine die, larrialdiak garrantziak baino lehentasun handiagoa izango du.

Nahasmendu psikologikoren baten seinalea izan daiteke edo depresioa edo AGHNaren seinalea (Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prokrastinazioak ekintzak atzeratuz erantzukizunak hartzea saihesten du eta gizakia bere zereginetatik kanpo gelditzen diren eginkizunetan errefuxiatzen da.

Gauzak atzeratzearen ohiturak, nahiz eta frogatuta ez dagoen, kanpoko elementuen menpekotasuna sor dezake, hauen artean, Interneten ibiltzea, liburuak irakurtzea, erosketetara joatea, etengabe jatea edo eguneroko lanean gehiegi murgiltzea.

Osasun arazo hau ez dago beti depresioarekin edo autoestimu baxuarekin lotuta. Gehiegi hobetzeak edo porrotari beldur izateak aitzakiak dira eginkizuna atzeratzeko, adibidez, erabaki bat hartzea itxaroten den dei bati jaramonik ez egitea.

Ekintza hau burutzen duten bi gizabanako mota daude:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin behineko prokrastinadoreak, ekintza ez denean sarritan errepikatzen. Prokrastinadore kronikoak, jarrera iheskorra etengabea eta errepikatua denean denboran. Bigarrenak lehen aipatutako jarreran nahasmendua agertzen dutenak dira.

Autore batzuek diote gaur egun menpekotasuna erakusten duten jarrerek aldegite nahasmendua bultzatzen dutela. Adibidez telebistari edo ordenagailuei edo eskuko telefonoari dagozkien menpekotasunak. Beste autore batzuk diote menpekotasun hauek ez direla existitzen, hala ere , Gaia oso berria da eta asko ikertu behar da oraindik.