Lankide:Aitor Grande/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bela belaontzi bat kontrolatzea helburu duen itsas-kirola da. Belak, sortutako haizearen bidez, ontziaren dinamika kontrolatzean datza. Itsas-bela, aisialdi edo lehiaketa moduan praktikatu daiteke.

Uretan, itsasontzi anitzen arteko bela lehiaketari estropada deritzo, lasterketa batek baino gehiagok osatzen baitute. Bertan, lasterketa multzotik hoberen egiten duena, itsasontziko tripulazio irabazlea da. Itsasontzi handiko lasterketa eta belaontzi mota ugari daude.

Mota guztietako itsasontziak erabiltzen dira lasterketetarako: ontzi txikiak, katamaranak eta neurrira egindako itsasontziak.

Horretaz gain, abiadura errekorrak ezartzeko lehiaketa espezializatuak daude. Lasterketa formatuak eskaintzen dituzten ikastaro itxiak eta puntuz puntuko lehiaketak ere badaude. Bela hainbat lekutan egin daiteke, babestu gabeko uretan, kostaldetik hurbil edo itsaso zabaleko uretan.

Nazioarteko Bela Federazioak (ISAF), bela arina, olinpikoa eta gurutzaldikoa zuzentzen ditu.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaontzi baten lehen irudiari buruz hainbat iritzi daude. Zenbait adituk diote margotutako disko batean agertu zela, Kuwaiten agertu zena eta K.a. V. mende amaierakotzat jotzen dena. Beste ikertzaile batzuek, bela arineko lehen itsasontziak, antzinako Egipton aurkitu zirela diote. Egiptoarrek uste zuten belaontziak Isi Egiptoko jainkosak sortu zituela, bere semearen bila zebilela., bere semearen bila zebilena. Bidaian azkarrago joan ahal izateko, ontziaren erdian makila bat altxatu eta haizea hautemateko moduko koadro bat jartzea bururatu zitzaion, horrela ontziak azkarrago aurrera egin zezan.

Ikertzaileen gutxiengo batek ere aipatzen du lehen belaontziak grekoek eraiki zituztela.

Nabigazio teknologian egindako aurrerapenak Erdi Aroan zehar hasi ziren sortzen, eta arabiar, txinatar, indiar eta europear esploratzaileei bidaia luzeagoak egiteko aukera eman zien. Antzinaroan gehien landu zen ontzietako bat trirremea izan zen. Ontzi hark, 3 arraun-lerro zituen alde bakoitzean eta bela karratu bat erdialdean.

Aisialdi- edo kirol-nabigazioa Herbehereetan jaio zen XVII. mendean, baina Ingalaterrako Karlos II.a erregea izan zen bere herrialdean kirol lehiakor bihurtu zuena, Holandako erbestetik itzuli ondoren. Ezagutzen den lehen estropada Tamesis ibaian jokatu zen, Greenwich eta Gravesend artean, Karlos II.a eta bere anaia Yorkeko dukearen itsasontziekin lehiatuz.

Ameriketako Estatu Batuetan oihartzun handia izan zuen, eta 1851n New Yorkeko Yates Klubak America izeneko goleta bat bidali zuen Queen's Cupen itsasontzi britainiarren aurka lehiatzeko. Amerikak 14 aurkariren aurka irabazi zuen eta txapelketaren buru egin zen, kirol honetako gaur egungo lehiaketarik zaharrena sortuz, Amerika Kopa izenekoa. Lurrunezko motorraren sorrerarekin, belaontziak, garraio bezala zuen garrantzia galdu zuen, eta bere jolas eta kirol alderdia areagotu zen.

Materialen bilakaerak ere aldaketa handiak eragin ditu XX. mendean yateen eraikuntzan, eta karbono- eta aluminio-zuntza erabiltzeak askoz abiadura handiagoa eman die ontziei.[2]

Modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bela Arina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaontzi arintzat hartzen dira luzera txikia dutenak, nabigatu aurretik eta ondoren lehorreratu behar direnak. Neurri, pisu eta aparailu berdin-berdinak dituzten ereduak izan ohi dira, klase ezberdinak zuzentzen dituzten organismoak erregulatzen dituztenak. Lema eta abortza txikiak edo eraisgarriak izaten dituzte.[3]

Gurutzaldiko bela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzaldirako ontziak, normalean luzera handienekoak, denbora guztian ur gainean egoten direnak izaten dira, euren abortza eta lema ezin baitira uretatik atera. Klase edo diseinu bakarrekoak izan daitezke. Gurutzaldirako ontzi asko lehiaketetarako edo estropadetarako bakarrik erabiltzen dira, eta mantenu berezia behar dute ontzitegi garbi eta babestuetan.[4]

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868ra arte, bela-lehiaketak klub nautiko bakoitzak garatutako arau partikularrek arautzen zituzten, eta horrek arbitraje- eta interpretazio-arazo asko sortzen zituen, zenbait klubek elkarren artean lehiatu nahi zutenean.

1868ko uztailaren 1ean, Royal Victoria Yacht Club britainiarraren babespean biltzar bat deitu zen, guztiek onar zitzaketen arau batzuk sortzeko.

1906an, neurketa-arauetan sistema metriko hamartarra onartu zen, eta 1907an bela-lehiaketa osoa arautzen zuen nazioarteko erakunde bat sortu zen.

Gaur egun, Nazioarteko bela-federazioa (ISAF) du izena, eta bela-estropaden erregulazioa argitaratzeaz arduratzen da. ISAFek bela arina, olinpikoa eta gurutzaldikoa zuzentzen ditu, nahiz eta gurutzeontzi estropada batzuek, bereziki, Offshore Racing Council (ORC)-ek arautzen duen nazioarteko neurketa sistema (IMS) erabiltzen duten.[5]

Bela arina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bela arinaren barruan, klase bakoitzeko munduko txapelketak (Snipe, Optimist, Vaurien, Sunfish, etabar), eta Olinpiar Jokoak dira lehiaketa garrantzitsuenak.[6]

Bela olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bela Olinpiar kirol bihurtu zen 1900eko Parisko Olinpiar Jokoetan. Lau urte lehenago Atenasen debutatzea aurreikusita zegoen baina eguraldi txarrak eragotzi egin zion. Harrezkero, joko guztietan egon da, San Luis 1904an izan ezik, eta aldaketa ugari izan ditu klaseei eta kategoriei dagokienez.

Paul Bert Elvstrøm danimarkarrak urrezko lau domina irabazi ditu 1948 eta 1960 artean. Ondoren, bere alabarekin lehiatzera iritsi zen, jada hainbesteko lorpenik gabe. Frances Rivett-Carnac britainiarra urrezko domina bat lortu zuen lehen emakumea izan zen, bere senarrarekin batera lortu zuena 1908an zazpi metroko kategorian. 1984tik emakumeentzako proba espezifikoak daude, kategoria irekiez aparte.[7]

Gurutzaldiko bela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalantzarik gabe, kruzeroen lehiarik garrantzitsuena Amerika Kopa da. Ondoren, estropada transozeaniko garrantzitsu batzuk agertzen dira: Volvo Ocean Race, Vendée Globe, Barcelona World Race edo Mini Transat 6.50.[8]

Euskaldun kirolari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Fernández[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Fernández (1976/11/01) Ibarrako Bela 49-ko kirolaria da. 3 urte zituela, Hondarribiako Klub Nautikoan hasi zuen bere etapa.

Hauek izan dira bere lorpenak:

  • 2011ko munduko estropadarik onenaren saria.
  • Olinpiar domina bikoitza 49er klasean
  • Urrea Atenasen 2004an eta zilarra Beijingen 2008an
  • Munduko txapelduna 3 aldiz, 2002,2004 eta 2010
  • Europako txapelduna 2002, 2007 eta 2008an.[9]

Iker Martínez de Lizarduy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iker Martínez de Lizarduy, (1977/06/16) Donostiako Bela 49 kirolaria da. 3 urte zituela, Hondarribiako Klub Nautikoan hasi zuen bere etapa.

Hauek izan dira bere lorpenak:

  • Olinpiar domina bikoitza 49er klasean.
  • Urrea Atenas 2004an eta zilarra Beijing 08an.
  • Munduko txapelduna 3 aldiz, 2002,2004 eta 2010.
  • Europako txapelduna 2002, 2007 eta 2008an.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Sailing (sport). 2020-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) Vela (deporte). 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  6. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  7. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  8. (Gaztelaniaz) Kraken. (2018-11-26). «Todo lo que necesitas saber sobre Vela deportiva» Valencia Eventos Nauticos (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Deportistas vascos en los Juegos Olímpicos | EiTB Olimpicos Vascos» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Deportistas vascos en los Juegos Olímpicos | EiTB Olimpicos Vascos» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).