Lankide:Irenemetaurkop/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

JOAQUÍN (FUTBOLARIA)[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Joaquín Sánchez Rodríguez (El Puerto de Santa María, Espainia, 1981eko uztailaren 21a) futbolari profesional ohia da. Erdilari bezala jokatzen zuen. Betisen erretiratu zen, eta klub horretan partida gehien jokatutako jokalaria da. Espainiako lehen mailan partidu gehien jokatu dutenen sailkapenean bosgarrena da, 622 partidarekin. Lau hamarkadatan (1990ekoa, 2000koa, 2010ekoa eta 2020koa) Espainiako futbol liga profesionalean gola sartzea lortu duen futbolari bakarra da.

Telebistan eta sare sozialetan presentzia nabaria du. 2022ko urrian, telebistako aurkezle lanetan hasi zen, El novato saioan; jende ospetsuari elkarrizketak egiteko saio bat da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Betis Balompié

Joaquín El Puerto de Santa Marían jaio zen, Cadizeko probintzian, non Los Frailes-en jolasten hasi zan, eta geroago San Luiserara joan zan. 1997an Real Betis Balompié kanteran sartu zen. Gazteen mailan, Errege Kopa (1999) eta Superkopa bat irabazi zituen Betisekin. 1999-2000. denboraldian Betis B taldean jokatu zuen, eta horrekin 26 partida jokatu zituenBigarren B Mailan.

2000-01 denboraldian lehen taldera igo zuteneta 2000ko abuztuaren 20an, 19 urterekin, bere lehen partidua jolastu zuen, Recreativo de Huelvaren aurka. Bigarren Mailan egin zuendebut ofiziala, 2000ko irailaren 3an, Compostelaren aurka. Hurrengo bost urteetan, Joaquínek ia dena jokatu zuen Real Betis Balompierekin eta 200 partidu ofizial baino gehiago egin zituen.

2006ko uda amaieran, Real Betis Balompiek taldea eta Valencia CFk printzipioz akordioa egin zuten jokalaria klubera eramateko. Azkenik, Joaquín Valentziak fitxatu zuen25 milioi euro ingururen truke.[2]

Valencia C. F

Bere transferentziagatik ordaindutako 25 milioiekin, Valentzia CFren historiako fitxaketarik garestiena bihurtu zen ordura arte. Joaquín abuztuaren 28an aurkeztu zuten 18.500 zale baino gehiagoren aurrean.

Bere lehen denboraldian, 35 partida jokatu ebzituen  eta 5 gol sartu zituen , Valentzia UEFA Champions Leaguerako sailkatu zan, eta laugarren postua lortu zuen Ligan. Klubean egin zuen bigarren denboraldia onena izan zen zenbaki eta titulu aldetik, 7 gol eta 8 asistentzia erregistratu zituen eta  Errege Kopako txapeldun biurtu zan.Kluba, krisi ekonomiko handi batean murgildu zanean, bere jokalari onenak saltzen hasi zen eta Joaquin Malagara joan zan.[3]

Málaga

Joaquínek bi denboraldi jolastu zituen Málagako taldean eta guztira  60 partida ofizial jokatu zituen. 2011ko uztailaren 24an, 3 denboraldiko kontratua sinatu zuen Málaga CFrekin. Bere fitxaketa 4 milioi eurotik gertu egon zen. Momentu horretan, Abdullah ben Nasser Al Thanik taldearen akzio nagusiak zituen, kirol inbertsio handi bat eginez.

Joaquínek lehen denboraldi bikaina jolastu zuen. Málaga, 2011-12ko Espainiako Ligan, laugarren postuan sailkatu zen, horri esker, UEFA Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu zuen taldearen historian lehen aldiz.  Errege Kopan, final-laurdenetan kanporatuak izan ziren Futbol Club Barcelonaren aurka. Txapeldunen Ligan, Europari "EuroMálaga" maila erakutsi zioten, AC Milan eta FC Porto bezalako arerioak gainditzea lortu ahal zutela erakustean. Malaga final-laurdenetara iritsi zen, Borussia Dortmunden aurkako partida jokatzerakoan erorita. Joaquínek, jendeak espero zuena baino maila altuagoa zuela frogatu zuen, eta hori, komunikabideek Joaquinen “bigarren gaztetasunaz” hitz egiten hastea eta Espainiako selekziora itzultzeko eskatzea eragin zuen.

Joaquin Málaga-Levante partiduan (2011/10/16).

Bigarren denboraldian (2012-13) bikain aritu ziren Lehen Mailan eta seigarren postuan geratu ziren.

Málaga, zorrak eukitzen hasi zen, hori dela eta, Joaquín 2 milioi eurogaitik saldu zuten, Italiako ligan jolasten duen talde batera, ACF Fiorentina.

ACF Fiorentina

2013ko ekainaren 12an, Joaquin Italiako A serieko ACF Fiorentina taldera joan zen, 2 milioi euroren truke. Talde horretan, 2 urtez egon zen. Guztira 71 partida ofizial jokatu zituen taldean, 2013/14 eta 2014/15 denboraldien artean. 2013/14 denboraldian, Fiorentina laugarren sailkatu zan Italiako Ligan, Europa Leagueko final-zortzirenetan erori zen eta Italiako Kopako txapeldunorde geratu zen, SSC Napolesen aurka jokatzerakoan. 2014/15 denboraldian, Fiorentina laugarren geratu zen berriro Ligan, eta finalerdietan erori zen Copa Italian, Europa Leaguen bezala; Sevilla Fútbol Club-ek finalerdietan kanporatu zutelako.

Real Betis Balompié

Joaquinek bere aurkezpenean.

2015eko abuztuaren 31n, transferentzien merkatua itxi baino pixka bat lehenago, Joaquín Real Betis Balompiéra itzuliko zela iragarri zen. Taldearekin egindako aurkezpenean 20.000 pertsona baino gehiago bildu ziren. 2019ko abenduaren 26an, beste urtebetez luzatu zuen kontratua Betisekin, 2021era arte.

Erretiroa izan zenean eta hari agur esateko, Real Betisek omenaldi partida bat antolatu zuen eta Betis taldeko futbolari historikoekin talde bat sortu eben, munduko jokalari oberen aurka jokatzeko.

Selekzio Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquinek, Espainiako Selekzioan jolastu zuen lehen partidua 2002ko otsailaren 13an izan zen, Japoniako Munduko Kopan, Portugalen aurka. Partidua 1-1 bukatuzen, hau da berdinduta geratu ziren. Guztira, Joaquínek 51 partidu jokatu dituSelekzio Nazionalean.

2008ko Europarako sailkapenean, Joakin ez zan Espainiaren alde jokatzeko aukeratua izan, eta Joakinek hitz hauekerabili zituen bere kexa adierazteko: “Momentu honetan, selekzioa desastre hutsa da. Kaosa da, eta Luisek ez daki nola kudeatu zailtasun horiek. Egia esan, ez dut uste entrenatzailearen konfiantzarik izan dudanik. Bazen momentu bat konfiantza hori izan nuena. Bernabeun jokatu genuenean Ingalaterraren aurka. Baina gauzak ondo joan direnean, beti egon da nire alde, eta orain  ez naiz ohartu konfiantza hori duenik. Taldearen garbitasunaz hitz egin den bakoitzean, ni izan naiz erortzen lehena. Ez nuen deitzerik espero".

Joakinek selekzioarekin berriz jokatu zuenean, taldeak Letoniaren aurka jolastu ezuenban, eta irabazi egin zuten. 2007ko azaroaren 17an jokatu zuen bere azken nazioarteko partida, Suediaren aurka.