Lankide:Jonpo98/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Historia de la radio» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Irratiaren historiak, irrati komunikazioen urrats garrantzitsuenak eta irratia deituriko komunikabidea deskribatzen ditu.

Irrati-uhin elektromagnetikoen aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Clerk Maxwell (1831-1879)

Lehen aldiz uhin-elektromagnetikoen propagazioaren oinarri teorikoak deskribatu zuen pertsona James Clerk Maxwell izan zen, Royal Society-ri (1873) zuzendutako dokumentu batean, non 1861 eta 1865 urteetan egin zituen lanak deskribatzen ditu. Orokorrean bere teoria hurrengoa adierazten du; eremu elektriko aldakorrek eremu magnetiko aldakorrak sortzen dituztela eta alderantziz. Hau da, batak edo besteak eremu elektriko edo magnetiko berriak sortzen dituzte non espazioaren zehar ondoz ondoko eremu elektromagnetiko aldakor moduan propagatuko diren.

Maxwellen teoria demostratu zuen lehena, Heinrich Rudolf Hertz izan zen 1888. urtean. Uhin elektromagnetiko artifizialak nola "sortu" eta detektatu idaztrakoan konturatu ziren. Uhin horiek guztiak ekuazio diferentzial baten bidez adierazi al zirelarik, uhin ekuazioa izena emanez.

Uhin elektromagnetikoak sortzeko diseinatu zen gailua, bi hagaxka metalikoz osaturik zegoen. Mutur baten amaieran metalezko bola bat duelarik eta beste muturrean bi hegaxkak oso gertu. Xafla batetik "elektroi paketeak" oso tentsio altuan injektatzen dira, eta beste xaflatik erauzten dira. Horrek gertu izanik eragindako elektroi kopuruan izandako aldaketa biziek elektroien deskarga eragiten du xafla batetik bestera gertatzen diren deskargak.

Hertz-ek pauso erraldoi bat eman zuen uhin elektromagnetikoek ia argiaren abiadura berdinean hedatzen zirela eta baita argiaren uhinaren ezaugarri fisiko berdinak zituela baieztatu zuenenean. Horrela, irrati seinaleak bidaltzeko oinarriak ezarriz.

Heinrich Rudolf Hertz (1856-1894)

Hertzek egin zuen aurkikuntzagatik, uhin elektromagnetikoek uhin hertziarrak deitzera pasatu ziren.

Aurkikuntza honen ondoren, zientzialari eta ikertzaile askok haririk gabeko transmisioa nola egin esperimentatu zuten. Batzuk uhin hertziarrak erabiliz eta beste batzuk beste uhin batzuen bidez, komunikazio sistema bat garatu nahi izan zuten. Esaterako, Maxwellen teorian agertzen den bezala, uhin elektromagnetiko hertziarrak eta argiak berdinak dira, baina uhin-luzera desberdinekin. Nikola Teslak, nahiko alferrikakoa zela uste zuen, argiaren bidez ezin zelako ikuspegiaren lerroaz harago transmititu. 1982. urtean William Crookesek uhin hertziarretan oinarritutako haririk gabeko telegrafiaren posibilitateei buruz idatzi zuen eta 1893an Teslak haririk gabeko energia, lurra medio bezala erabiliz, posibilitateei sistema bat proposatu zuen. Aipatzekoak dira ere, Amos Dolbear, Sir Oliver Lodge, Reginald Fessenden eta Alexander Popov[1], osagaien garapenean eta posibilitateei erlazionatuta dagoen teorian parte hartu zuten.


Irratiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen haririk gabeko telegrafia sistema osoa, airetik garraiatzen ziren uhin hertziarretan oinarritzen zena (irrati bidezko transmisioa), Guglielmo Marconik eraiki zuen 1894. urtean.[2]

Posta Bulegoko ingeniari britainiarrek Guglielmo Marconiren hari gabeko telegrafia (irratia) ekipamendua ikuskatzem 1897an.

Leku batzuetan, Tesla dela irratiaren asmatzailea eta Marconik usurpatu egin ziola esaten da. Horretarako 1943. urteko AEBko Auzitegi Gonereko akats baten aipamena egiten da. Honen ebazpenean,[3] Marconni Wireless Tel. Co. enpresak AEBetako Gobernuaren aurka abiarazi zuen gatazkak eragin zuen, Marconi Co.-ri patentearen tasak ordaindu gabe eraikitako AEBetako Armadaren difusio ekipoak erabiltzeagatik. Gobernuak patenteak erabiltzeagatik kalte-ordainak ezartzen ditu, batez ere Lehen Mundu Gerran, ez irrati bidezko transmisioa eta harrera estaltzen duten jatorrizko patentean, baizik eta ondorengo hobekuntzak jasotzen dituztenak. Hobekuntza horietako bat, "lau zirkuitu" erregulagarria duen transformadorearen konfigurazioa erabiltzea izan zen irrati bidezko transmisio eta harrerarako. Gai honetan, Marconiren "lau zazpiak" zituen jatorrizko britainiarraren sintonizazio patentearen homologoa baliogabetu zuen. Baina, Tesla lehenetsi beharrean, auzitegiak berretsi egin zuen 1935eko beheko auzitegiaren ebazpena, Oliver Lodgeek egindako lanak –eta batez ere John Stone Stonerena– lehentasuna zuela. Auzitegiaren erabakiak, ez zituen Marconiren jatorrizko patenteak edo komunikazio erradiotelegrafiko praktikoa garatu zuen lehen pertsona izatearen ospea baliogabetu. Epaiak ez zuen erabaki "nor izan zen irratiaren asmatzailea".[3]

XX. mendeko garapenak eta lehen irrati transmisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AM Audion hutsezko hodi irrati igorgailu komertziala, 1914an Lee De Forestek egin zuen,1906an Audion (triodoa) asmatu ondoren.

1906an, Alexander Lee de Forestek 1904an John Flemingek asmatutako diodoa aldatu zuen hirugarren elektrodo bat gehituz. Diodoaren patentea urratu gabe, irrati-uhinak detektatzeko asmoarekin, horrela triodoa sortuz.

Geroago jakin zen triodoak irrati seinaleak anplifikatzeko eta sortzeko gaitasuna zuela, batez ere huts altuan funtzionatu zuenean. AT&T eta General Electric teknikariek aurkitu, aztertu eta hobetu zuten eta irrati emisioen ugaritzea ekarri zuena. Von Lieben zientzialari austriarrak, prozesu guztiz independentean, baina Estatu Batuetan jarraitutakoaren paraleloan, triodoa ere asmatu zuen.

Munduko lehenengo irrati transmisioa 1906ko Eguberri egunean egin zen. Horretarako, goi maiztasuneko alternadore bat erabili zen, etengabeko uhin modulatuak sortzeko gai ez zena. Reginald Aubrey Fessenden izan zen transmisio hau egin zuena, Bratetasnt Rock Stationetik, Massachusettsen. Bertan, Oh Holy Nigth abestia biolinez jota eta Bibliako pasabide bat irakurri zuen eta itsasoan zeuden itsasontziek entzun zezaketen.

1907an, igortzen diren irrati uhinak modulatzen dituen balbula asmatu zen eta modu horretan potentzia handiko uhinak sortu ahal ziren transmisioan.

1909an Marconiri, Karl Ferdinand Braunekin batera, Fisikako Nobel saria ere eman zioten "haririk gabeko telegrafiaren garapenean egindako ekarpenengatik".

Asmakizun garrantzitsu bat, Westinghouseko ingeniari talde batek asmatutako detektatzeko balbula termionikoa izan zen.

1920ko abuztuaren 20an Michiganen, Estatu Batuak, aisialdiko lehen irrati programa ematen hasi zen. "WWJ" izan zen, 950 AM frekuentzia erabiliz, Detroiko albisteak programa batean emanez eta baita probatzeko 1920 emisio eginez, ekipamendua erregulartasunez zerbitzua eman ahal zuela egiaztatzeko. Horrela, WWJ irratia arrakastaz emititzen hasi zen munduko lehen irratia bihurtu zen, aurretik beste herrialde batzuetan probak egin baitziren, baina jarraipenean arrakasta handirik izan gabe.

Aisialdi arrunterako lehen emankizunak 1920an hasi ziren Argentinan. Abuztuaren 27an Buenos Aireseko Coliseo antzokiko teilatupetik, Argentinako Irrati Elkarteak Richard Wagner Parsifalen opera emititu zuen, horrela, munduko lehen irrati-difusioko programazioarekin hasi zen.[4] Bere sortzailea, antolatzailea eta munduko lehen hizlaria Enrique Telémaco Susini doktorea izan zen. 1925erako jada hamabi irrati zeuden hiri horretan eta beste hamar herrialdearen barnealdean. Orduak laburrak izaten ziren, iluntzetik gauerdirarte.

Irratia gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendean, irratiak komunikabide gisa garrantzi handia izaten jarraitzen du, bere aldakortasunari eta irismenari esker. Musika eta berriak irratiaren bidez entzutea eguneroko jarduera da mundu guztian. Irrati-kontsumo ohiturei buruz, oso ohikoa da autoz bidaiatzean, eta garraio publikoak irrati bat sintonizatzea eguneroko ibilbideetan.

Irrati eta programen aniztasunak iragarkiak nahi den publikoetara bideratzea ahalbidetzen du, eta horrek publizitate kanpainen eraginkortasuna bultzatzen laguntzen du. Gainera, irratia beste jarduera bat burutu bitartean erabili daitekeen komunikabide bakarra da: lana, etxeko lanak edo lanak, adibidez. Horregatik guztiagatik, irratiak publizitate aurrekontuen portzentaje altua erakartzen jarraitzen du, merkeagoa delako telebista eta aldizkariak bezalako hedabideekin koparatuz.

Gaur egun irratiaren garrantzia agerikoa da honako modu hauetan:

  1. Musikak eduki izarra izaten jarraitzen du, beste jarduera batzuk egiten dituzten bitartean kontzienteki edo bigarren planoan entzutea gustatzen baitzaio gizarteari.
  2. Antolatutako iragarkiak maiz igortzea, kontsumitzaileen arreta bereganatzen laguntzen duena, baina baita buruan mezua inprimatzen ere.
  3. Irrati bidezko iragarkien kostuak nahiko baxuak dira beste hedabide batzuekin alderatuta, inbertsioaren etekinik onena eskainiz. [5]

Azken urteei begiratu ezkero, irratia, musika munduan, izugarrizko konpetentzia dauka. Esaterako, Spotify, YouTube, Amazon Music... oso erabiliak dira gazteen eta ez hain gazteen artean adibidez; autoan zoazela musika entzuteko. Gainera ez da beharrezkoa aplikazio horiek erabiltzea, nahi izanez gero USB edo bluethoot bidez ere musika entzun daiteke. Teknologia guzti hauek, hemendik urte batzuetara irratiaren erabilpenenan beherakada garrantzitsu bat ekar dezake,

Data aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1873. James Clerk Maxwell fisikari eskoziarrak uhin elektromagnetikoen hedapenaren ekuazio orokorrak lortzen ditu.
  • 1887. Heinrich Rudolf Hertz fisikari alemaniarrak uhin elektromagnetikoen existentzia frogatzea lortu zuen.
  • 1893. Teslak energia elektromagnetikoa kablerik gabe transmititzea lortu zuen, lehen irrati igorgailua eraikiz.
  • 1896. Alexander Popov ingeniari errusiarrak lehen irrati antena asmatu zuen. Era berean, uhin elektromagnetikoen lehen hargailua eraikitzen du
  • 1899. Guillermo Marconi italiarrak Mantxako kanalaren bidez lortzen du lotura, Dover (Ingalaterra) eta Boulogne (Frantzia) artean, 48 km-ra, bi herrialdeen arteko lehen transmisioan.
  • 1900. Anplitudea modulatzeko irratia asmatu zen.
  • 1900. Ahotsaren grabazio magnetikoa altzairuzko alanbre batean V. Poulsem-ek sartu zuen eta telegrafo izena ematen zaio.
  • 1900. Wireless Telegraph Trading Signal Co. Ltd-k izena aldatu zuen Marconi Telegraph Co-era.
  • 1900. Emile Berlinerrek lauko motako disko azalera aurkeztu zuen soinua grabatzeko.
  • 1900. Guillermo Marconi-k Ingalaterran jaso zuen sintonizatzeko ekipoaren patentea.
  • 1901. Abenduaren 12an, Guglielmo Marconi-k, John A. Fleming ingelesarekin lankidetzan, haririk gabeko lehen seinale telegrafikoa jaso zuen, Morse kodean "S" bat, San Juan de Terranovan, Poldhu-tik bidalita, Cornuelles-en, distantzia bat ezarriz. 2.400 km-koa.
  • 1914-1918. Irratiaren erabilera elementu komunikatibo gisa armaden artean erabiltzen hasi zen Lehen Mundu Gerran. Hedabide honen erabilgarritasuna haririk gabeko komunikazioen balio estrategikoan dago eta komunikazioen konfidentzialtasuna mantentzeko balio du.
  • 1920. Aisialdirako emititutako lehen emankizunak. Hori abuztuaren 27an gertatzen da Buenos Aires Hiriko Coliseo Antzokiko terrazatik. Proiektua Enrique Telémaco Susini doktoreak eta bere hiru kolaboratzaileek zuzendu zuten: César Guerrico, Luis Romero Carranza eta Miguel Mujica, gero "Los locos de la azotea" izenarekin.
  • 1920. KDKA, programazio erregular eta jarraia ematen duen lehen irratia izateagatik ezaguna, Ipar Amerikako Pittsburgh hirian hasten da lanean.
  • 1922. Maurice Vinot frantziarrak Parisetik atera zituen lehen informazio buletinak gaur egungo albiste eta kirolekin. Hori posible da Radiolako geltokiari eta Havas berri agentziari esker. Urte hartan bertan, irratia Txilen komunikazio bide gisa jaio zen, Diario El Mercurio-tik emitituz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  2. Bondyopadhyay, P. K.. (1995-09). «Guglielmo Marconi - The father of long distance radio communication - An engineer's tribute» 1995 25th European Microwave Conference 2: 879–885.  doi:10.1109/EUMA.1995.337090. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  3. a b (Ingelesez) «Marconi Wireless Tel. Co. v. United States, 320 U.S. 1 (1943)» Justia Law (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  4. Zigiotto, Diego M., 1972-. (2010, ©2008). Las mil y una curiosidades de Buenos Aires : la ciudad que no conocemos. Grupo Editorial Norma ISBN 978-987-545-483-5. PMC 669970247. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. (Gaztelaniaz) Campos, Gerardo. (2018-08-14). «Razones por las que el radio es relevante en la actualidad [Infografía»] Grupo ACIR (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]