Lankide:Uunaax/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jose M. Palacios, “Ogueta” bezala ere ezaguna (Gasteiz, Araba, 1935eko irailaren 2a - 2002ko apirilaren 21a), pilotako historiako pilotari handienetako bat izan da. Pelotari profesionala izan ondoren, intendente eta material-hautatzaile gisa egin zuen lan. Azkenik, asegarceko kolaboratzailea zela, Fronton telebista saioko komentarista gonbidatu bezala ibili zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogueta 1935eko irailaren 2an jaio zen Gasteizko Arana kalean, bere aitak igeltsero bezala lan egiten zuen lekuan. Sei urte zituela, familia Bernedora joan zen, eta han hasi zen lehen pilotakadak ematen frontoian. 13 urterekin zuriz jantzi zen lehen aldiz eta 16 urterekin Espainiako txapelduna izan zen, Burgosen jokatu zen Federazioen Torneoko finalean, Esparza gainditu ondoren. 1952an afizionatu mailako buruz buruko txapeldun gazteena izan zen. Ondoren, hamazazpi urte besterik ez zituela, profesionalismora jauzi egin zuen, orduan "pilotaren historiako kasu bakarra" izan zelarik.

Pilotari profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresarekin sinatu zuen lehen kontratuak 1.200 pezeta ematen zizkion partiduko. Bere kalitate bikainaren eta kantxan egiten zuen ikuskizunaren ondorioz, zazpi hilabetetan 5.000 pezeta kobratu zituen partida bakoitzeko. Hilabeteak joan ziren, eta Ogetaren ospea handitu egin zen. Pilotalekuak bete egin ziren eta, lehen aldiz, emakumeen presentzia nabari zen harmailetan.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958ko maiatzaren 4an, buruz buruko txapeldun izendatu zen, hurrengo urtean titulua errepikatuz. Lehenengoan Arriaran II.aren aurka jokatu zuen 1958an Beotibarren. Ogetak 23 urte zituen eta eroso irabazi zuen finala (22- ­ 7). Urtebete geroago, 1959an, Ariño I.aren aurka errepikatu zuen Bergaran eta (22 ­ -13) irabazi zuen. Hilario Azkaratek, 1960an kendu zion hirugarren txapela lortzeko aukera, Eibargo Astelena frontoian jokatutako finalean. Baina, batez ere, binakako partidetan izan zuen ikusgarritasunagatik nabarmendu zen, non abantaila handiak eman zizkien bere garaiko aurkariei.

Lesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ean bizkarrezurreko lesio larri bat jasan zuen, hiru urtez kantxetatik baztertua izan zuena. Berriz ere kantxara itzuli zenean, gerrialdeko lesio batek berriz ere geldirik utzi zuen sei hilabetez. 1968an berragertu zen, martxoaren lehen egunetan eta aurrelarietan "lehena" izaten jarraitzen zuen. Azkenik, 1979an erretiratu zen.

Pilotari berri bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oguetak pilota kirolean molde asko hautsi zituen. Bere estetika ezberdina zen, bai kantxan eta bai kantxatik kanpo. Bere garaiko pilotariek diotenez, bere izenarekin bakarrik betetzen ziren frontoiak, eta emakume ugari zeramatzan haietara.

Kirolari eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduek jokatzeko moduagatik edo dotoreziagatik gogoratuko dute, baina gazteenentzat Jose Mari Palacios, Ogueta, mito bat bezala zen. Are gehiago, eredu bezala aurkezten zen gazteentzat, "alkoholaren eta tabakoaren etsai" izateagatik.

Jokatzeko modu ezberdina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogetari buruz, batez ere, jokatzeko modua, kantxako dotorezia eta erasoaren filosofia gogoratzen da. Abilezi berezi bat zuen tantoak amaitzeko garaian eta bere jokaldi garrantzitsuena, gantsoa zen. Ez da inor izan jokaldi hau berak bezain eder eta bikain burutu duenik. Zalantzarik gabe, joera aldaketa bat eragin zuen pilota jokoa ulertzeko moduan.

“Zikloi” ezizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erasoko joko ikusgarriak, ahalmen fisikoak, ez ohiko indarrak eta bere gantsoak, harrituta utzi zituen garaiko pilotazaleak. Horrela sortu zen "zikloi" ezizena.

Pilotarekin harremandutako lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oguetak" arrakastaz betetako kirol karrera baten ondoren, intendente eta material hautatzaile lanak egin zituen. Bere pilotaren munduko azken urteetan, berriz, telebistako Fronton saioko esatari gonbidatua izan zen, gaixotasun larri batek 2002an 67 urterekin hil zuen arte. Oguetak azkar irakurtzen zituen partidak, eta berehala ematen zituen bere iruzkinak, materialari, frontoiari eta pilotariaren sasoiari buruz.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]