Lankide:Uxue Beitia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herensuge urdina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herensuge urdina ( glaucus atlanticus ) deitzen da, baina horrez gain beste izenekaz deitu ahal jako adb: itsasoaren babosa urdina, aingeru urdina, eta itsas enara. [1]Gasterópodo nudibranquio espeziea da, Glaucidae familiakoa. Horrez gain Glaucus generoaren barruan Herensuge urdinen beste espezie antzeko batzuk ere ba dagoz.

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, mutil eta nesken genitalak daukaz. Luzeeras 3-4cm neurtzen dau, bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua dauka eta sabeldadean, berriz, urdin zurbila.

Ur epeletan eta tropikaletan topa daikezu, hau da, Hegoafrikako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan, Europako ureetan, Austrialeko eta Mozambikeko ekialdeko kostaldeetan etb.

Bere itxura alde batera utzita, nahiko arriskutsuak dira. Hala ere, bere ziztada jasotzea, oso zaila da, hau da, oso gitxitan gertatu da. Batzutan klimazko baldintzengaitik kostaldera hurbildu daitezke. Kanibalismo kasu asko ikusi dira, batez ere elikagai gitxi daukienean edo kopuru handi batean daudenean.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzeeraz 3-4cm neurtzen dauz. Bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua dauka, eta sabaldean, berriz, urdin zurbila. [3]Oinaren zehar marra beltzak edo urdin ilunak dekoz. Sei gorputz-ardar daukaz, eta haurrekoak handienak eta lodienak dira. Herensuge urdinaren gorputza laua eta konikoa da, eta luzapenetan ardarkatzen diren sei eranskin atzamar formagaz daukaz. Lobulu horietako “atzamarrak” teknikoki, zeratak bezala ezagutzen dira. Zeraten puntetan zelula zorrotzak daudez, eta ziztada ikaragarria eragin ditzakete ukituz gero. Pozoia hegalen antzeko luzapenetan gordetzen dabe.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, nesken eta mutilen genitalak daukaz. [4]Habia noraezean dagoan egurragaz edo hilda dagoan animali bategaz egiten dau. Binandu ostean, oso txikiak direzen arrautzak ekoitzi egiten dabez. Gehienez bederatzi urtez bizitzen dabe.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazki nudibrankio gasteropodoen adarrekoa da (itsas babosa). Bera baino askoz handiago direzen animaliak jaten dauz, labanaren formagaz, ahoan daukiezan hortzekaz, euren masailezur kitinosoaren zehar daukiezenak. Aragijalea da. Beste moluskoetaz eta marmoketaz elikatzen da, bates ere, karabela portugesetaz, pozoitsuak eta haiek baino handiagoak direzenak. Karabela portuguesak jaten dauz. Bere toxinera immunea dalako. Beste alde batetik, larriko egoera batean kanibal bihurtu ahal izango zen[5]. Ere Marmoka bezalako ezpezieez elikatzen da. Ahoratu ondoren, herensuge urdina marmoka horien ezaugarri urtikatzaileak mantentzeko gai dalako.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herensuge urdina pelagikoa da, hau da, munduko itsasoetan banatuta dago, ur epel eta tropikaletan. Hegoafrikako ekialdean eta kostaldean, Europako ureetan, Austrialeko ekialdeko kostaldean, eta Mozambiken aurkitu al dozu. Itsaso zabalean bizi arren, itsasertzera arrastraka eldu daitezke, eta horren ondorioz, batzuetan hondartzetan ikusi ahal dira. Mundu osoko ur ozeanikoetan eta tropikaletan flotatzen dabe, irentsi egiten daben oxigenoa geldiarazi egiten dabelako.

Kamuflajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herensuge urdina uraren gainazaletik bizi da, presa baterako unerik arriskutsuenean. Zerutik ikusten den aldean ia ikusezina da, daukan urdin disdiratsua itsasoarekin kamuflatzen dalako, horrez gain itsasoaren kolore bera daukalako. Horrela, hegaztiak zerutik ikustea ia ezinezkoa da. Behealdean zilarreztatuak dira, mimetizazio-efektu bera lortzen, arrainak ez ikusteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 6 DATOS FASCINANTES SOBRE LOS DRAGONES AZULES. ecverde (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) Navarro, Natxo. (2020-03-25). «Adaptarse al entorno: el camuflaje del dragón azul (Glaucus atlanticus)» SUBMON (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Dragón Marino Azul (Glaucus atlanticus)» iNaturalist Ecuador (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Dragón azul» Wiki Reino Animalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  5. (Gaztelaniaz) de 2020, 12 de Mayo. «Qué es el dragón azul, la extraña criatura venenosa que apareció en una playa de Texas» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).