Lankide:Xeber Matas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Labezomorro

Nolakoa da?

Labezomorroen gorputza obalatua eta laua da. Burua txikia dute eta hau gogorra da ondo babesteko. Bertan, bi antena luze eta fin dituzte eta begi oso txikiak; beraz, gutxi ikusten dutenez, antenen bidez jasotzen dituzten bibrazioen bidez gidatzen dira.

Hankak berriz, arantzaz osatutakoak eta luzeak izaten dira, eta mastekatzeko bi pintza txiki ere izaten dituzte. Bestalde, bi hegal pare ditu; batetik, hegal nagusiak eta handienak, eta bestetik, hegal txikiak (handiak babesteko balio dutenak).

Labezomorro arruntak edo labezomorro beltzak, hau da, ohikoenak, 3,5 zentimetroko inguruko luzera izaten du. Baina, orain arte aurkitu den labezomorro handiena, Macropanesthia rhinoceros (labezomorro errinozerontea) izan da, 9 zentimetroko luzerarekin eta 30 gramo pisatzen zituelarik.

Non bizi da eta zer ohitura ditu?

Labezomorroak leku askotan bizi ohi dira eta ez dute inongo arazorik leku berrietara egokitzeko. Hala ere, eraikinen barneko giro epela nahiago izaten dute. Hauek aurkitzeko lekurik ohikoenak, zakarrontziak, sukaldeak, komunak, estoldak eta antzekoak dira.

Badira etxeetan sartzen diren labezomorroak ere, baina hauek labezomorroen 3.500 espezieen barnean, 20 espezie inguru soilik dira.

Zertaz elikatzen da?

Labezomorroak, gehienetan, orojaleak izaten dira, hau da, haragia eta landareak jaten dituzte; hala ere, salbuespen batzuk ere aurki ditzakegu, esaterako Cryptocercus motako labezomorroak.

Harrapakariak

Labezomorroek, harrapakari ugari dituztela aipatu behar dugu; hala nola, igelak, apoak, kakalardoak, iguanak, liztorrak edota sugandilak.

Hauek saihesteko, labezomorroak gauez ateratzen dira elikatzera eta, bizitzeko lekua aukeratzerakoan, euren espezieko animali asko dauden tokietara jotzen dute, leku segurua delakoan (labezomorro asko badaude, harrapakariak harrapatu ez dituztelako dela ondorioztatzen dute, eta orduan, leku segurutzat ikusten dute).  

Bestalde, euren bizitza arriskuan ikusten dutenean, buruz gora jartzeko ohitura izaten dute, harrapakariak hilda daudela pentsa dadin.

Nola arnasten dute?

Labezomorroek, beste intsektu guztiek bezala, trakea izeneko hodi batzuen bidez arnasten dute. Trakeetan airea sartzeko, gorputzean zehar, buruan izan ezik, dituzten zulo batzuk ireki egiten dira, horrela, burua erabili gabe arnasteko aukera dute. Zulo hauek, labezomorroak gorputzean CO2 (oxigenoa arnastu ondoren, kanpora botatzen den airea) kantitate handi bat dutenean irekitzen dira, horrela, hau gorputzetik kanporatzen da eta oxigenoa sartzen da.

Ugalketa eta bizi-zikloa

Labezomorro emeak arrautzak jartzen ditu poltsa baten barnean (ooteca), bere gorputzetik kanpo. Poltsa hau, gehienetan, emeak garraiatzen du, sabelaldearen ertzean itsatsita.

Labezomorroen gaztetako etapari, ninfa deritzo, eta hauek, arrautzetatik ateratzen dira arnasa hartzeari esker egiten duten presioagatik.

Hasiera batean, zuriak izaten dira eta, arnasa hartzen hasten direnetik hurrengo lau orduetara bitartean, iluntzen eta gogortzen hasten dira.

Haurra izatetik heldua izaterako prozesuak, 3 eta 4 hilabete artekoa izaten da, eta hauen bizitza urtebetekoa izaten da gehienetan.

Labezomorro emea, espezie gehienetan, 8 aldiz erreproduzitu daiteke bere bizitzan zehar eta, poltsa horietako bakoitzaren barnean, baldintzak egokiak izanez gero, 300-400 ondorengo izan ditzake.

Aldiz, badaude bizitza osoan zehar behin ugaltzen diren labezomorroak ere eta, hauek, aldi hortan, ia ia gainontzeko labezomorroek euren bizitza osoan jartzen dituzten arrautza kopuruaberdintzen dute.

Salbuespen gisa, Diploptera punctata espeziea dugu, bibiparoa dela; hau da, umeak sabel barruan garatzen ditu.

Gizakiongan duten eragina

  • Labezomorroek gaixotasunak transmititu ditzazkete gizakiei, baina ez beste intsektu batzuen modura, era zuzen batean, baizik eta zeharkako modu batean. Izan ere, ziztada baten bitartez transmititu beharrean, hauek,  bakterioak gizakion ingurura ekartzen dituzte estoldetatik, zaborrontzietatik, etab…

Hainbat dira transmititu ditzazketen gaixotasunak, esaterako; E.Coli, Salmonela, Gastroenteritis, etab… Gaixotasun guzti horiez gain, intsektu hauek asma ere sorrarazi dezakete.

Bitxikeriak

  • Labezomorroa munduko animalia gogor eta iraunkorretako bat da; izan ere, hilabete oso bat lehengai (elikagai) gabe bizirauteko gai dira. Besbe batzuk, berriz, gai dira ur azpian 45 minutu irauteko edo bihotzeko taupadak mantsotzeko.
  • Bestalde, labezomorroek erradiazioen aurkako erresistentzia handiagoa dute gizakiekien aldean. Hori dela eta, batzuen ustez, gerra nuklear baten ondorioz gizakiak desagertuko bagina, labezomorroek hartuko lukete lurra.
  • Labezomorroen itxura, oso gutxi aldatu da euren agerpenetik, hau da,  duela 300 milioi urtetatik.
  • Labezomorroak gai dira koipe edota azukre asko duten elikagai kantitate handiak jateko. Gainera, larrua eta lekeda jateko gai direla ere aipatu behar dugu.
  • Euren bizitzako denboraren %75 leku berdinean igarotzen dute; hala nola, arrail edota zulo txikien barnean.