Lara Gut-Behrami

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lara Gut-Behrami

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLara Gut
JaiotzaSorengo1991ko apirilaren 27a (32 urte)
Herrialdea Suitza
 Liechtenstein
Familia
Ezkontidea(k)Valon Behrami (en) Itzuli  (2018ko uztailaren 11 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
alemana
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua58 kilogramo
Altuera160 zentimetro
Jasotako sariak

laragut.ch
IMDB: nm4856665 Twitter: Laragut Instagram: laragutofficial Olympic.org: lara-gut Edit the value on Wikidata

Lara Gut-Behrami (Sorengo, 1991ko apirilaren 27a) eskiatzaile suitzarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen Alpetar eskiko Super-G proban.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urte zituela egin zuen debuta nazioarteko txapelketa batean eta 2007an Munduko gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratuzuen alpetar eskiko jaitsiera proban. 2008an Europako Kopako lau proba irabazi zituen jarraian eta abenduan Munduko Kopako aurreneko proba irabazi zuen. Saint Moritzeko super-G proba izan zen eta garaipena lortzen zuen eskiatzaile gazteena izan zen, 17 urte eta 237 egun baitzituen orduan[1].

2014ko Sotxiko Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen jaitsiera proban[2]. Urte berean Munduko Kopako Super-G sailkapena irabazi zuen eta orotako sailkapen nagusian hirugarren postuan amaitu zuen.

2017ko Munduko txapelketa Saint-Moritzen izan zen eta Super-G proban brontzezko domina eskuratu zuen. Konbinatuan parte hartzen ari zela belauneko lesio larria izan zuen[3], eta denboraldia bakarrik ez, 2018ko Pyeongchangeko Jokoak ere galdu zituen.

Bi urte baino gehiago pasa ondoren 2020ko otsailean irabazi zuen hurrengo proba, Crana-Montanako aldapako proba. 2020-2021 denboraldia bikaina izan zuen Super-G proban, Petra Vlhová eslovakiarrarekin lehia estuan. Horren isla 2021ean Cortina d'Ampezzon jokaturiko Munduko Txapelketatan irabazi zituen hiru dominak, bi urrezko eta brontzezko bat.

2022ko Pekingo Jokoetan brontzezko domina lortu zuen Eslalom erraldoiean eta ondoren txapeldun olinpikoa izan zen Super-G proban.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sotxi ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina Jaitsiera
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Super-G
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Eslalom erraldoia
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Val-d'Isère ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Jaitsiera
2009 Val-d'Isère ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Konbinatua
2013 Schladming ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina Super-G
2015 Beaver Creek ( Austria) 3. postua, brontzezko domina Jaitsiera
2017 Saint-Moritz ( Suitza) 3. postua, brontzezko domina Super-G
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Super-G
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Eslalom erraldoia
2021 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Jaitsiera
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2007 Altenmarkt im Pongau ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina Jaitsiera
2008 Formigal ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Jaitsiera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Alpine Ski Database - Ski Legends' Home» ski-db.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  2. «Alpine Skiing: Events & Places» web.archive.org 2014-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  3. (Ingelesez) «Defending World Cup ski champion Lara Gut tears ACL, but she should be back for Olympics» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]