Liechtenstein

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Liechtensteingo Printzerria
Fürstentum Liechtenstein

Liechtensteingo bandera Liechtensteingo armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: "Für Gott, Fürst und Vaterland "
("Jainkoagatik, Printzeagatik eta gure Lurrarengatik")
Ereserkia: Oben am jungen Rhein
Liechtensteinren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Vaduz
47°08′ N 09°30′ E
Hiri handiena Schaan
Hizkuntza ofiziala(k) Alemaniera
Gobernua
Printzea
Erregeordea
Lehen ministroa
Monarkia konstituzionala
Hans-Adam II.a
Alois Liechtensteingoa
Otmar Hasler
Independentzia
1806 uztailaren 12
Eremua
 - Guztira
 - ur %

160 km² (189.)
0
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda (2000)
 - Dentsitatea

33.717 (187.)
33.307
203 biztanle/km² (37.)
Dirua Suitzar Libera (CHF)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Bai (UTC +2)
Interneteko domeinua .li
Telefono aurrezenbakia +423
Herritarra liechtensteindar

Liechtenstein edo Lienchtensteingo Printzerria Europako erdialdean dagoen herrialde txikia da. Europako mikroestatuetako bat da, eta beraz ez da Europar Batasuneko kidea.

Herrialdeko hiriburua Vaduz da, 5.143 biztanle ingururekin.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Alemania du mugakide, mendebaldean eta hegoaldean Suitza eta ekialdean Austria.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Liechtensteingo historia

Liechtenstein 1719ko urtarrilaren 23an sortu zen, Karl VI.ak, Erromatar-Germaniar Enperadoreak, Vaduz eta Schellenberg batu eta printzerri titulua (Fürstentum) eman zienenean, Liechtenstein familiaren aginpean. Honela, Liechtenstein leinu ahaltsua Erromatar Germaniar Inperio Sainduko estatu bateko subirano bihurtuta Inperioko Dietan eserleku bat eskuratu zuen. Hurrengo 120 urteetan Liechtensteingo printzeak ez ziren bertaratu.

Napoleondar Gerren ondorioz, Erromatar Germaniar Inperio Saindua Frantziako Napoleon I.ak desegin zuen. Horrenbestez, estatuburu bakoitzak enperadorearenganako beharrak izateari utzi zion. Egungo argitalpenek gertakizun hauei egozten diete Liechtensteingo burujabetza. Napoleongo babespean Rhingo Konfederazioa sortzean, 1806ko uztailaren 25ean, Liechtenstein kidetu zen, harik eta 1813ko urriaren 19an desegin zen arte. Horren ondoren, Austriako Enperadorea buru zuen Germaniar Konfederazioarekin batu zen Liechtenstein.

XIX. mendean, beste aldaketa ugari gertatu ziren: 1836an lehenengo lantegia, zeramika egiten zuen bat, zabaldu zen; 1861ean, estreineko aurrezki eta mailegu bankua sortu zen; Rhin ibaiaren gaineko bi zubi 1868an eraiki ziren; eta 1872an herrialdea zeharkatzen zuen burdinbidea egin zuten. Zio ekonomikoak zirela medio, Liechtensteinek armada 1868an desegin zuen.

Lehen Mundu Gerra bukatu arte, Liechtenstein Austriako Inperioari eta gero Austria-Hungariari hertsiki loturik zegoen. Nolanahi ere, horren ostean Liechtensteinek ez zuen bat egin Austriako Errepublika jaio berriarekin. Bigarren Mundu Gerran, Liechtenstein neutral izan zen. Hurrengo hamarkadetan, herrialdea aberastu zen, enpresen gaineko zerga baxuak erabili baitzituen konpainiak erakartzeko. Liechtensteingo printzea munduko seigarren agintaririk aberatsena da, ustezko 5 milia milioi dolar izanik.

[aldatu] Gobernua

Liechtenstein monarkia konstituzional bat da, honen buru Fürst edo printzea, gaur egun Liechtensteineko Hans-Adam II honen aita 1989 urtean hil zenetik. Estatuaren soberanotasuna printzeak eta hiritarren elkarbanatze dute, hiritarrek parlamentu bat hautatzen dute. Landtag edo Liechtensteineko parlamentua hiritarrek autaturiko 25 ordezkarik osatzen dute. Bost partaide dituen kamara batek egunoroko gai politikoak lantzen ditu.

1984 urteko Uztailak 1ean egindako erreferendum batetan gizonezkoek emakumezkoi hauteskunde nagusietan (baina ez lokaletan) partaidetza eskubidea eman zieten, hau Hans-Adam II printzearen garaipen bat izan zen aldaketaren partaide sutsua zain baitzen.

Beste monarkia konstituzional gehienetan ez bezala Liechtensteineko konstituzioak botere garrantzizkoak ezartzen ditu printzean, hau dela eta azken urteetan botere hauetako batzuek gaizkiegona sortu dute hiritarren artean. Botere horien artean printzeak dietak onarturiko legeak betatzeko aukera dago.

Hala ere 2003 urteko martxoan egindako erreferendum batek Liechtensteineko agintaritzan dagoen dinastiaren posizio konstituzionala indartu zuen. Erreferendum honen aurretik Hans-Adam printzeak bere sendiaren botere ez bazen berresten berak eta bere familiak Liechtenstein utzi eta Austriara bizitzera joateko aukeraren berri eman zuen, honela Liechtenstein errepublika bat bilakatuaz. Erreferendum honek Liechtensteineko dinastiak duen popularitatea berretsi eta herriak Hans-Adam printzean buru bezala duen konfiantza agerian utzi zuen.


[aldatu] Armada

Liechtensteinek neutraltasun politika bat jarraitzen du munduan armadarik ez duen herrialde bakarretako bat delarik 1868ean desegin zuenetik. CIA World Factbook dokumentuaren arabera herrialde honen defentsa Suitzaren ardurapean dago baina Liechtensteineko webgune ofizialaren arabera ez dago bi nazioen arteko harremanetarako itunean defentsa trataturik.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Liechtensteinen banaketa administratiboa

Liechtenstein oso herrialde txikia denez, ez du eskualde, ez estatu ez antzekorik. Gobernu zentralaz aparte udalerriak ditu. Hauek dira Liechtensteinek dituen udalerrak:

  1. Schaan: 5.806 biztanle 2005ean.
  2. Vaduz (hiriburua): 5.143.
  3. Triesen: 4.509*.
  4. Balzers: 4.420.
  5. Eschen: 4.012.
  6. Mauren: 3.457*.
  7. Triesenberg: 2.596*.
  8. Ruggell: 1.870*.
  9. Gamprin: 1.356*.
  10. Schellenberg: 952.
  11. Planken: 366.

(* 2001eko errolda).

[aldatu] Festak

Festak 2005ean
Data Euskarazko izena Jatorrizko izena Oharrak
Urtarrilak 1 Urte berria Neujahrstag Urtero
Urtarrilak 2 San Berchtold Berchtolds-Tag Urtero
Urtarrilak 6 Agerkundea edo "Epifania" Heilige Drei Könige Urtero
Otsailak 2 Kandelariako birjina Lichtmess, Mariä Reinigung Katolikoak bakarrik
Martxoak 19 San Jose Feiertag des Heilegen Joseph Urtero
Martxoak 25 Ostiral santua Karfreitag Katolikoak eta protestanteak
Martxoak 28 Pazkoa astelehena Ostermontag Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 1 Langileen eguna Tag der Arbeit Urtero
Maiatzak 5 Igokundean Christi Himmelfahrt Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 16 Pentekostes astelehena Pfingstmontag Katolikoak eta protestanteak
Maiatzak 26 Corpus Christi edo Gorpuzki Fronleichnam Katolikoak bakarrik
Abuztuak 15 Festa nazionala Nationalfeiertag Urtero
Irailak 8 Ama birjinaren jaiotza Geburtstag der Heiligen Mutter Urtero
Azaroak 1 Santu Guztien eguna Allerheiligen Katolikoak bakarrik
Abenduak 8 Andre Maria birjinaren sortze garbia Unbefleckte Empfängnis Urtero
Abenduak 25 Gabonak Weihnachten Urtero
Anduak 26 San Esteban Stephans-Tag Urtero

[aldatu] Liechtensteindar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Beste hizkuntzak