Larreategi jauregia

Koordenatuak: 43°07′45″N 2°32′31″W / 43.129242°N 2.541997°W / 43.129242; -2.541997
Wikipedia, Entziklopedia askea
Larreategi jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′45″N 2°32′31″W / 43.129242°N 2.541997°W / 43.129242; -2.541997
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea95

Larreategi jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVI. mendekoa da, estilo neoerrenazentistan egina, fatxada nagusiak Elizburu kalera ematen du. Nabarmentzekoak dira bere ate nagusiko harlandua, armarria, zazpi puntuko izarra, izkin-arku bat albo-fatxada batean, eta letra gotikoz harrian idatzitako inskripzio bat, gogoan duena 1524an Elorrioko ganboatarrek eta oñaztarrek egindako bakea.[1]

1937an faxisten abiazioak suntsitu egin zuen jauregia. Maria Teresa Kerexetak berreraiki zuen 1975ean, etxeko jabeak. Bere azken urteak bertan bizi izan zen Jaime Kerexeta abade eta itzultzaile elorriarra, jabearen neba.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Jaime Kerexetak azpimarratzen duen moduan, herrian egin ziren etxandi eta jauregi asko identifikatzen ziren baserri giroko leinuekin, ikusi besterik ez baitago batzuen eta besteen armarriak, berdinak kasu askotan.[2]

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek hantxe eraiki zituzten beraien jauregiak. Hurrengo mendeetan, gainera, dirua barra-barra sartu zen herrian, zenbait familia buru-belarri sartu baitziren Mundu Berriko merkataritzan, arrakasta handiz.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

Larreategitarrek Soraluzen zuten jatorria, Gipuzkoan, eta handik bi adar etorri ziren Elorriora.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hormak harlanduzkoak dira, eta ate nagusia errenazentista da, puntu erdiko ziriharriekin, eta horrek izaera berezia ematen dio. Fatxada nagusia 13 metro zabal da, eta alboetako hormak, 23. Frontisean armarria dago.

Fatxada nagusiko eskuin ertz batean harri bat dago, letra gotikoz idatzitako inkripzio batekin: “En el año 1524, día domingo y de mayo 8, por la vuelta de la Pascua, apaciguó lo esceso Juan Gomez y Pare”. Idazkunak gogoan ditu egun haietan Elorrion izan ziren iskanbilak, behin amaituta ganboatarren eta oñazterren arteko gerrak. Halaber, fatxada nagusian harri bat dago txertatuta, zazpi izpiko izar bat duena. Hego fatxadan izkin-arku bat dago, ikusgarria, eta hiru saietera.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 22 or..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]