Arespakotxaga-Andueza jauregia

Koordenatuak: 43°07′49″N 2°32′41″W / 43.130391°N 2.544859°W / 43.130391; -2.544859
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arespakotxaga-Andueza jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′49″N 2°32′41″W / 43.130391°N 2.544859°W / 43.130391; -2.544859
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa

Arespakotxaga-Andueza jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Baditu beste bi izen, erabili izan direnak hura izendatzeko: Arespakotxaga-Urkizu jauregia eta Txintxirri. Santa Ana plazan dago, San Fausto errabalaren hasieran, eta estilo barroko zorrotzean egin zen, apaindura gutxirekin. Diotenez, 1660an Juan Bautista Arespakotxaga Anduezak agindu zuen jauregia eraikitzea, presa handiz, zeren bertan pertsona inportante bati eskaini nahi zion aterpea.

Hau da Arespakotxaga familiak Elorrion eraikitako hirugarren jauregia, eta besteekin batera (Arespakotxaga-Azkarraga eta Arespakotxaga-Mendibil), jauregi-triangelu guztiz ikusgarria osatzen du hiribilduaren mendebaldean.[1]

Garai batean marianisten ikastetxea izan zen. 1970a ezkero, berriz, Txintxirri ikastolaren egoitza da.

Arespakotxaga familiaren antzinako oinetxea Miota auzoan dago, Elorrion bertan. Familiaren izena Arespakotxaga idatzi arren, kaleko hizkeran “Aspotxa” deitu izan zaio.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horixe egin zuen, adibidez, Arespakotxaga familiak. Arespagotxagatarrak merkatari aberatsak izan ziren, burdingintzan egiten zuten lan, eta Andaluzian eta Indietan aritzen ziren. Estatus pribilegiatua zuten austriar errege-erreginen administrazioan. Juan Bautista Arespakotxaga Andueza, esate baterako, Donejakue ordenako zalduna zen, Filipe IV.aren idazkaria eta Juan Austriakoaren Estatu eta Gerrako idazkaria.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi hau eginda dago estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, baina baditu zenbait ezaugarri, bereizten dutenak gainerako jauregietatik. Adibidez, herriko jauregi gehienak kubikoak baldin badira, hau da paralelepipedo etzana, eta antolatzen du horma nagusia lau ardatz zentralen erretikula batean. Hori guztia jauregiaren barruan barne patio estali bat aterpetzen duelako.

Bertan erakusten den armarriak uztartzen ditu jauregiarekin zerikusia izan zuten hiru leinuak: Arespakotxaga, Andueza eta Urkizu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 50 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]