Urkizu-Tola jauregia

Koordenatuak: 43°07′46″N 2°32′19″W / 43.129309°N 2.538577°W / 43.129309; -2.538577
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkizu-Tola jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′46″N 2°32′19″W / 43.129309°N 2.538577°W / 43.129309; -2.538577
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea76

Urkizu-Tola jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Agustin Urkizu kapitainak eraikiarazi zuen 1677an, aurrez bere familiak zeuzkan basetxe batzuen orubeetan. Jauregia Juan Bautista Aldariaga maisu arkitektu harginak diseinatu zuen, eta harribitxitzat jotzen da Bizkaiko egoitza-arkitektura landu barrokoaren artean.

1918an jauregia Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola jauregia” izenarekin ezagutzen da. 1979an Espainiako gobernuak Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuen Urkizu-Tola jauregia.

Azken urteotan, Urkizu-Tola jauregiko ateak herritarrei irekitzen zaizkie udan, Musikaire musika jaialdiaren aitzakian, urtero bi edo hiru saio jauregiaren lorategietan egiten baitira.[1] Halaber, aldian behin jauregiko lorategia alokatu egiten da eztei edo ekitaldi pribaturen bat egiteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen familia horien eskuetara. Eta familia horiek diru horren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko. Horra nondik datozen Elorrioko hainbeste etxandi eta jauregi (20 jauregi baino gehiago eta 69 armarri inguru).

Testuinguru hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak. Horrek guztiak erakusten du zelako aberastasuna sartzen zen herrian.

Urkizu jauregia herriaren kanpoaldean eraiki zen, bidegurutze batean, eta berau egiteko eraitsi behar izan zen bertan zegoen dorretxe bat, Urkizutarren leinukoa. Haren urrutiko ondorengoa izango da Tola Gaytan markesgoaren titularra, Antonio Gaytan de Aiala eta Artakoz, zeinak 1918an jauregia jasoko baitu oinordetzan.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkizu jauregia estilo barrokoan eraiki zen, garai hartan Bizkaian nagusi zen estiloan. Hau ere maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildu batean kokatuta egon arren, ingurune natural batean baitago, landako izaera ere ematen diona.

Urkizu-Tola jauregia eraikin kubikoa da, hiru mailatan egina, gotorleku zilindriko bana teilatuaren izkina bakoitzean. Horrek ematen dio eraikinari Erdi Aroko aire militarra. Fatxadak harearriz eginda daude, kalitate oso onekoak, eta estilo barrokoan. Hego aldeko fatxada da nagusia, eta bertan armarria dago, balkoi nagusiaren eta ate printzipalaren gainean. Ekialdeko fatxadan hiru arkuko loggia bat dago, toskanar zutabe batzuen gainean.[3]

Arkuen gainean inskripzio bat dago latinez, dioena: Sola virtus parit honorem, solus labor parit virtutem. Alegia, Soilik bertuteak ematen du ohorea. Soilik lanak ematen du bertutea. Lorategira ematen duen galeria oso tipikoa da Elorrion, Barroko garaiko etxandietan. Argi zulo batek argitzen ditu eskailerak, berauek XVIII. mendekoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Kepa Junkeraren trikiti doinuek beteko dute gaur Elorrioko Tola jauregia - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2014-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).
  2. (PDF) Tola jauregia (Elorrio). .
  3. (Gaztelaniaz) «Palacio Tola. Elorrio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]