Aldapebeitiatxikia jauregia

Koordenatuak: 43°07′55″N 2°32′42″W / 43.13202881°N 2.54506379°W / 43.13202881; -2.54506379
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldapebeitiatxikia jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′55″N 2°32′42″W / 43.13202881°N 2.54506379°W / 43.13202881; -2.54506379
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura

Aldapebeitiatxikia jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVI. mendean eraiki zen Urarka errebalean, estilo errenazentistan. Albo-alboan du Aldapebeitia jauregia, handiagoa eta XVII. mendean eraikia estilo barroko zorrotzean.[1]

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak, tartean hau.[2]

Aldapebeitia familia izen bereko baserritik zetorren, berau Aldape auzoan. Auzo horri Aldape leinuak eman zion izena.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Beste horrenbeste egin zuten merkatari aberatsek ere.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldapebeitiatxikia jauregia Urarka errebalean eraiki zen, Berrizerantz eginda. Estilo errenazentistan eraiki zen. Ondoan du Aldapebeitia jauregia, handiagoa eta XVII. mendean eraikia estilo barroko zorrotzean.

Aldapebeitiatxikia harlanduz egina da, hiru mailatan. Bebarruan sarrera nagusia dago, deszentratua, zirkulu erdiko arkuarekin. Inposta batek bereizten du goiko solairutik. Eta hor hutsarteak (leihoak-eta) modu irregularrean daude banatuta, eta bakoitza tamaina batean.

Elementu dekoratibo gutxi dauka, salbu eta moldura zuzenak eta zenbait leiho koska. Aldapebeitia jauregia ez bezala, honek ez dauka burdin-lanik fatxada nagusian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  2. Igor., Basterretxea Kerexeta,. ([2004]). Hierro y palacios, Elorrio-Sevilla : mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. I. Basterretxea ISBN 8460901564. PMC 432900481. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  3. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 27 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]