Aldapebeitia jauregia

Koordenatuak: 43°07′55″N 2°32′42″W / 43.13193812°N 2.54493976°W / 43.13193812; -2.54493976
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldapebeitia jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′55″N 2°32′42″W / 43.13193812°N 2.54493976°W / 43.13193812; -2.54493976
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea87

Aldapebeitia jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). 1693an Antonio Aldapebeitia kapitainak agindu zuen jauregia eraikitzea, familiak Urarka errebalean zituen lurretan. Garai batean bertan egon zen Elorrioko anbulatorioa. Gaur egun jauregia Elorrioko Udalarena da, eta hutsik dago. Berau zaharberritu aurretik, udalak ideia-lehiaketa bat egin du herritarren artean, jakiteko jauregia zertan erabili.[1]

Jauregia estilo barroko zorrotzean eraiki zen, apaingarri gutxirekin, garai hartan Elorrion egin ziren jauregi gehienak bezala. Fatxada nagusian leinuaren armarria dauka. Albo batean, berriz, loggia bat, hiru arkukoa.[2]

Aldapebeitia familia izen bereko baserritik zetorren, berau Aldape auzoan. Auzo horri Aldape leinuak eman zion izena.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Horixe egin zuen Aldapebeitia familiak, zeina Aldape auzotik etorri baitzen hiribildura.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Aldapebeitia jauregia Urarka errebalean eraiki zen, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin. Profesional hauek zuzendu zituzten lanok: Domingo Urizar hargina, Agustin Landa eta Pedro Mekolalde arotzak eta Martin Barluzea Beitia, zeina arduratu zen ateak eta leihoak muntatzen.

Zenbait urtez jauregi horretan egon zen Elorrioko anbulatorioa. Gaur egun Aldapebeitia jauregia Elorrioko Udalarena da. Zaharberritu aurretik, udalak ideia lehiaketa bat egin du herritarren artean, jakiteko zertan erabili jauregia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldapebeitia jauregia estilo barroko zorrotzean egin zen, apaingarri gutxirekin. Maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildu eta ingurune natural baten erdian kokatuta baitago, landako izaera ere ematen diona. Atzeko aldean lorategi ederra dauka, gaur egun haurrentzako jolastoki bihurtua, baina antzina bertatik pasatzen zen ubide bat, harresiaren muturreko presatik zetorrena eta Ibarra errota urez hornitzen zuena.

Fatxada nagusian jauregiak Aldapebeitia leinuaren armarria dauka, eta justu berorren azpian, inskripzio bat: Esta casa izo el capitan don Antonio de Beitia. Año de 1694. Ekialdeko fatxadan, ostera, loggia bat dauka, hiru arku dituena, zirkulu erdikoak, eta beste horrenbeste zutabetan bermatuta, toskanar estilokoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aldapebeitia Jauregia zertarako erabili, Elorrioko herritarren esku» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  2. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  3. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 27 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]