Olazabal jauregia (Elorrio)
Olazabal jauregia (Elorrio) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Elorrio |
Koordenatuak | 43°07′40″N 2°32′25″W / 43.12785°N 2.540267°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Olazabal jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). Modet izenarekin ere ezagutzen da. 1890ean eraiki zen, estilo neoklasikoan. Kalitate handiko egoitza aristokratikoa da, eta etxebizitzaz gain, badauzka lorategi zabala, armarri ikusgarria eta kotxetegi berezia, britainiar estilokoa.[1]
Kurutziagako errebalean dago, izen bereko gurutzetik ehun bat metrora, eta Beleringo bainuetxea zenaren ondo-ondoan.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elorrioko Olazabal familiak jatorria du Axpeko oinetxean, Atxondon. Hala ere, Axpera Gipuzkoatik iritsi zen, han bertako Ahaide nagusien leinu inportante batekoak baitzen. Aintzat hartzekoa da zelako antza duten Elorrioko olazabaldarren armarriak eta Altzokoak, berau Gipuzkoakoa.[2]
Elorrioko bainuetxeak puri-purian zeudela, XIX. mende bukaeran Olazabal familiak jauregi ikusgarria eraiki zuen Beleringo bainuetxeen aurrean, Kurutziagako errebalean.
Gaur egun Olazabal jauregia O’Madden anderearena da, berau Felipe Modet jaunaren alarguna.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurreko mendeetan barrokoa nagusitu bazen Elorrioko etxandietan, XIX. mendean neoklasikoa gailendu zen, jauregi honetan eta Berriozabaletako iturrian ikus daitekeen moduan.
Olazabal jauregia estilo neoklasikoan egin zen, eta fatxada nagusian kanpo-eskailera bat dauka solairu printzipalera sartzeko. Halaber, 1900.ean eraikin bat itsatsi zitzaion, estilo britainiarrean, kotxetegi moduan erabiltzeko. Beronen ate gainean zaldi baten burua dago.
Armarriak zuhaitz bat erakusten du, basurde ibiltari bat eta zaldun armatu bat, zeinak esku batekin oratzen baitu basurdearen betortz bat.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Lorategitik ikusita
-
Fatxada nagusia
-
Sarrera nagusiko eskailerak
-
Kotxetegia, estilo britainiarrekoa
-
Zaldiaren burua, kotxetegiaren gainean
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.
Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:
XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.
XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aldapebeitiatxikia jauregia. Errenazentista.
- Arabio jauregia. Errenazentista. Fatxadan armarri ikusgarria du, marmol zuriz egina. Hegoaldeko fatxadan loggia bikoitza dauka.
- Ibarguen-Urkizu jauregia. Errenzentista.
- Iturbe jauregia. Errenazentista.
- Larreategi jauregia. Errenazentista. Karaktere gotikoz idatziriko harria du horma ertzean, 1542koa.
- San Fausto errebaleko etxea. San Fausto errebaleko zaharrena seguruenik.
- San Fausto errebaleko jauregia. Errenazentista.
- Suso errebaleko jauregitxoa. Errenazentista.
XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aldapebeitia jauregia. Barrokoa.
- Altzerreka-Mendiola jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Andueza jauregia. Barrokoa. Txintxirri izenaz ere ezagutzen da.
- Arespakotxaga-Azkarraga jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Mendibil jauregia. Barrokoa. Eredutzat hartu zen herriko beste jauregi batzuk egiteko.
- Arriola jauregia. Barrokoa.
- Elorrioko udaletxea. Barrokoa
- Iturri jauregia. Barrokoa.
- Lariz jauregia. Barrokoa.
- Lekerika-Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu etxea. Barrokoa.
- Urkizu-Iturbe jauregia. Barrokoa.
- Urkizu-Tola jauregia. Barrokoa. Oinplano karratua du eta lau ertzetan, pinakuluak.
- Zearsolo jauregia. Barrokoa. Casajara izenaz ere ezagutzen da. Loggia ederra dauka eta balkoietako burdinaren eta teilatu-hegaleko zuraren lanketak arreta berezia eskatzen du.
XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Esteibar-Arauna jauregia. Barrokoa.
- Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu jauregia. Barrokoa.
XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.
XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
- Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
- Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
- Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
- Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
- VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 152 or..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elorrioko Udalaren webgunea.
- Azaleratu zure alde erromantikoa. Elorrioko Udala.