Urkizu Aldatsekua jauregia

Koordenatuak: 43°07′42″N 2°32′22″W / 43.12824971°N 2.53933311°W / 43.12824971; -2.53933311
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkizu Aldatsekua jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′42″N 2°32′22″W / 43.12824971°N 2.53933311°W / 43.12824971; -2.53933311
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea98

Urkizu Aldatsekua jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XX. mende hasieran eraiki zen muino txiki batean (hortik Aldatsekua izena), bertan erretako baserri bat ordezkatzeko, urkizutarrena. 1986-1987 urteetan zaharberritu egin zen.

Gaur egun Elorrioko Udalarena da, eta bertan honako elkarteak daude: Berrio-Otxoa nagusien elkartea, La Esperanza nagusien elkartea, Berrio-Otxoa abesbatza, Txantxibiri irratia eta Alargunen elkartea.[1]

Jauregia inguratzen lorategi erromantiko bat dago, zenbait bidezidorrekin. Bertan, urrunetik ekarritako ehundik gora zuhaitz daude; adibidez, Himalaiatik ekarritako zedro handia, eraikinaren eskailera ondoan dagoena. Horrezaz gain, lorategiak patin bat dauka, eta iturri bat.

Herriko jaietan bi ekitaldi jendetsu egiten dira lorategi horretan: koadrillen eguna eta Sukalki eguna, azken hau koadrillen arteko sukaldaritza-lehiaketa.

Garai batean Urkizu leinua Elorrioko ospetsuena eta ahaltsuena izan zen. Abendaño etxean zuen jatorria.[2] Gaur egun ere, zortzi etxe daude fatxadetan leinuaren armarria dutenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturbe familiarekin batera, urkizuarrak izan ziren lehendabiziko merkatari elorriarrak Sevillara joaten, Mundu Berriko merkataritzan parte hartzera, burdin landua saltzeko batez ere. Han arrakasta itzela izan zuten, eta diru mordoa irabazi zuten, lehendik zituzten aberastasunak izugarri gehituz. Elorrion eta inguruetan ondasun asko eta handiak zeuzkaten: jauregiak, etxandiak, baserriak, arboladiak…

Urkizu Aldatsekua jauregia XX. mende hasieran eraiki zen, erretako baserri bat ordezkatzeko, familiarena. 1745ean egindako etxe-zenbaketan agertzen zen baserria. Gazeta auzoko kofradiakide hildakoen zerrendan ere agertzen da bederetziurren bat Teresa Urkizu Aldasa zenaren alde, berau baserri hartakoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi hau egin zen XX. mende hasieran zenbait tokitan (Negurin-eta) eraiki ziren jauregien estiloan, lorategi zabal batekin, ingelesen orduko tradizioan. Fatxada nagusiak kanpo-eskailera bat dauka solairu printzipalera sartzeko. Etxearen hiru mailetatik atentzioa ematen du balkoi nagusiaren burdinlanak.

Jauregia inguratzen lorategi erromantiko bat dago, zenbait bidezidorrekin. Bertan, urrunetik ekarritako ehundik gora zuhaitz daude; adibidez, Himalaiatik ekarritako zedro handia, eraikinaren eskailera ondoan dagoena. Horrezaz gain, lorategiak patin bat dauka, eta iturri bat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Elorrioko Udala - Aldatsekua» www.elorrio.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-18).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 186 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]