Leintz bailara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leintz bailara Arabako mugan hasi eta Arrasateraino iristen den ibarra da. Bertan Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udalerriak kokatzen dira. Honez gain, Aramaio ere bertakotzat hartzen da, Aramaio bailaran egon arren.

[aldatu] Historia

Hasiera batean, ziuraski ez XII. mendea baino lehenago, Leintz bailarak entitate juridiko propio bat osatzen zuen. Leintz bailara entitate juridiko bezala noiz sortu zen ez da ezagutzen, baina, edonola ere, XIII. mendean jada zatitzen hasi zen, 1260an Arrasatek Alfontso X.a Jakituna erregearen eskutik hiri gutuna jaso ondoren. Leintz Gatzagak gutun bera 1331n jaso zuen, eta, ordutik aurrera, Leintz bailara Eskoriatzak eta Aretxabaletak osatu zuten, euren elizateekin batera. Entitate juridiko bezala 1630 arte iraun zuen, urte horretan Aretxabaleta eta Eskoriatza elkarrengandik banandu ziren arte.

Entitate juridiko bezala iraun zuen denboran ganboatar eta oinaztarren arteko tirabiren erdian egon zen, 1448an liskar horien artean Arrasateri su eman ziotelarik.


Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak