Lena ibaia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lena
Ле́на (ru)
Lena River Delta - Landsat 2000.jpg

Lenaren delta satelite batetik.

Kokapena Errusia
Luzera 4.313 km
Arroa 2.490.000 km²
Emaria 16.400 m³/s
Iturburua Baikal mendiak
Ibai ahoa Laptev itsasoa (Ozeano Artikoa)
Lena watershed.png

Lena Ibaia (errusieraz Ле́на), Siberian, munduko hamargarren ibairik luzeena da.

[aldatu] Ibilbidea

Baikal mendietan 1.640 metroetan jaioa, Siberiako lautada zeharkatzen du, Baikal Lakua mendebaldean utzita. Behin Kirenga eta Vitim ibaiekin lotuta, ipar-ekialderantz jotzen du, 10.800 kilometro karratutako delta batean sortuz hiltzen da Laptev itsasoan (Ozeano Artikoan).

Nahiz eta bere ibilbidean zehar euria gutxi egin, tundra zeharkatzen baitu, bere ahoan batez besteko 16,4 miloi litroko emaria du.

Ibai honetatik Vladimir Lenin politikari marxistak hartu zuen bere izena (berez Lenin ezizena "Lena ibaikoa" esan nahi du). Izenaren jatorria ez dakigu zehatz-mehatz nondik sortu zuen, hori dela eta, bi teoria daude: bata, Lenaren urre ustiategien sarraskiaren ondoren hartu zuela, bestea, bere kidea Georgi Plekhanovek Volgin ezizena hartu zuenean, Vladimir Iljitxek berea hartu zuela.

[aldatu] Ibaiadar nagusiak

Ezkerraldean :
  • Kirenga
  • Viliouï
    • Tioung
  • Markha
  • Niouïa
Eskuinaldean :
  • Vitim
  • Aldan
    • Tompo
    • Tatta
    • Timpton
  • Olekma
    • Tchara
      • Tokko


[aldatu] Hiri nagusiak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lena ibaia