Leongo eskualdea
|
|
||
| Hiriburu historikoa | Leon | |
| Azalera | 38.476 km² | |
| Populazioa | 1.071.046 | |
| Herritarra | Leondarra | |
| Administrazioa | Gaztela eta Leonen menpe dago. | |
| Junta de Castilla y León | ||
Leongo eskualdea (País Llionés, leoneraz) sektore erregionalista eta nazionalistak Leon, Zamora eta Salamancako probintziek osatzen duten lurraldeaz aritzeko darabilten terminoa da. Gaur egun ez du inolako onarpen ofizialik.
Leongo eskualdearen hiriburua León da. 1.046.334 biztanle ditu (2005), 27,22 biz/km²-ko dentsitatea eta 38.436 km²-ko hedadura.
Lurralde aldarrikapen hau egiteko asturleoneraren aldaera den leoneran oinarritzen dira, eta baita Gaztelarekiko desberdintasun nahi batean. Gaur egun, hala ere, hizkuntza hedatuena eta ofiziala gaztelania da. Era berean, historiari erreparatuz, Leongo Erresuma aldarrikatzen dute.
Leonesismoa[aldatu]
Egun, Leongo Herriaren kontzeptua PREPAL (Partido Regionalista del País Leonés), PC-RL (Partíu Carlista'l Reinu de Llión) eta UPL (Unión del Pueblo Leonés) alderdiek aldarrikatzen dute, azken honen gazte erakundearekin (Conceyu Xoven) batera. Horiekin batera, UPLren gertuko UPSa (Unión del Pueblo Salmantino) eta PAL-UL (Partido Autonomista Leonés - Unión Leonesista) alderdiek ere aldarrikapen bera egiten dute. Talde hauei guzitei leonesista deritzaie.
| Alderdi leonesisten emaitzak 2003ko autonomia hauteskundeetan | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Barrutia | Errolda | Parte-hartzea | UPL | PREPAL | Guztira | ||||
| Votos | % | Votos | % | Votos | % | ||||
| Leon | 421.768 | 311.451 | 56.136 | 18,13 | 347 | 0,11 | 56.483 | 18,24 | |
| Zamora | 172.067 | 129.518 | 3.921 | 3,06 | 681 | 0,53 | 4.602 | 3,59 | |
| Salamanca | 293.000 | 215.989 | - | - | 457 | 0,21 | 457 | 0,21 | |
| Guztira | 886.835 | 656.958 | 60.057 | 9,14 | 1485 | 0,23 | 61.525 | 9,37 | |
| Alderdi leonesisten emaitzak 2007ko autonomia hauteskundeetan | ||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Barrutia | Errolda | Parte-hartzea | UPL | PREPAL | UPSa | PAL-UL | Guztira | |||||
| Votos | % | Votos | % | Votos | % | Votos | % | Votos | % | |||
| Leon | 417.292 | 298.344 | 40.296 | 13,60 | 396 | 0,13 | - | - | 4.982 | 1,68 | 45.674 | 15,41 |
| Zamora | 167.976 | 123.792 | 686 | 0,56 | 607 | 0,59 | - | - | - | - | 1.293 | 1,15 |
| Salamanca | 291.265 | 209.647 | - | - | 576 | 0,28 | 7.681 | 3,69 | - | - | 8.257 | 3,97 |
| Guztira | 876.533 | 631.753 | 40.982 | 6,49 | 1.579 | 0,25 | 7.681 | 1,22 | 4.982 | 0,79 | 55.224 | 8,74 |
Hizkuntzak[aldatu]
Gaztelania da hizkuntza hedatuena, baina hizkuntza gutxitu propioa ere badaukate: Leoiera; Asturiera eta Miranderarekin senidetuta eta asturleonera hizkuntza orokorraren osagaia.
Halaber, galizieraren aldaera bat hitz egiten dute Bierzoko eskualdearen hainbat lekutan, Leongo probintziaren mendebaldean.