Mirandes
| Mirandesa | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Portugal ipar-ekialdean | |
| Eskualdea: | Miranda do Douro | |
| Hiztunak: | 15.000 | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Hizkuntza erromanikoak Iberiar-erromanikoa Astur-leonesa Mirandesa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Miranda do Douro (Portugal) | |
| Erakunde araugilea: | Anstituto de la Lhéngua Mirandesa (2003tik) | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | - | |
| ISO 639-2: | mwl | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Mirandesa[1] (lhéngua mirandesa) hizkuntza iberiar-erromantze bat da, astur-leonesaren aldaera.
15.000 bat lagunek mintzatzen dute. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, leonesaren dialektoa da.
Eduki-taula |
Hiztunen geografia [aldatu]
Portugalgo Miranda do Douro eta Vimiosoko kontzejuetan (Bragançako barrutia) hitz egiten dute.
Hiru azpi-dialekto ditu: erdialdekoa (Normal), iparraldekoa (Raiano) eta hegoaldekoa (Sendinês).
Historia [aldatu]
José Leite de Vasconcelos 1882tik idazten eta ikertzen jardun zuen.
1999ko urtean Miranda do Douroko udalak eta Lisboako Unibertsitateak, portugesean oinarrituz, mirandesaren ortografia arauak zehaztu zituzten. Handik gutxira, Portugalgo Gobernuak mirandesa hizkuntza ofizial izendatu zuen hizkuntzaren eragin eremuan.
Mirandesaren normalizazio prozesua eta babesa Anstituto de la Lhéngua Mirandesa-k garatzen du, 2003ko urtarrilaren 1ean sortutako instituzioa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |