Filipe VI.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filipe Borboi eta Greziakoa 
Berorren Maiestatea
Filipe VI.a Espainiakoa

Karguan
2014ko ekainaren 19a(e)tik
Aurrekoa Joan Karlos Borboikoa

Jaiotza 1968ko urtarrilaren 30a (46 urte)
Madril,  Espainia
Ezkontidea Letizia Ortiz Rocasolano
Seme-alabak
Egoitza Zarzuela jauregia, Madril
Erlijioa Katolizismoa

Filipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Joan Karlos I.a Espainiakoaren eta Sofia Greziakoaren semea da. Filipe VI.a errege izena du.[1] Konstituzioaren arabera, Espainiako errege denez, estatuburu kargua ere badu eta Indar Armatuetako komandante gorenarena ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Filipe Borboikoaren aldarrikapena»

1968an, bataiatzean, Felipe Juan Pablo Alfonso de Todos los Santos de Borbón y Grecia izena ezarri zioten. Espainiako Armadan karrera egin ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan zuzenbidea ikasi zuen. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non belaren soling klasean 6.a izan eta diploma bat lortu zuen. 2004ko maiatzaren 22an Letizia Ortiz Rocasolano ezkondu zuen. Bi alaba izan dituzte, horietatik nagusiena, Leonor printzesa, Filiperen ondorengoa izango da tronuan.

2014ko ekainaren 19an bere aita Joan Karlos I.a ordezkatu zuen Espainiako Errege gisa, Joan Karloseko abdikatu ostean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe VI.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.