Lilli Palmer
Wikipedia(e)tik
Lilli Palmer (Posnania —egungo Poznan—, Alemania —egungo Polonia—, 1914 - Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1986) zinema-antzezlea izan zen. Alemaniarra zen, judua jatorriz. Nazismoaren mendeko Alemaniatik ihesi, Parisen, Erroman, Londresen eta Hollywooden aritu zen antzezle lanetan. Haren nagusiak The Four Poster (1952), Le Rendez-vous de Minuit (1961) eta Montparnasse 19 (1958) izan ziren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.