Trondheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Trondheimeko Artzapezpikuaren museoa

Trondheim (antzina, Nidaros) Norvegiako erdialdean kokatutako hiria da. 2006. urtean 160.950 biztanle zituen, beraz, biztanleriari dagokionez, Norvegiako hirugarren hiria da Oslo eta Bergenen atzetik. Hala ere, erregistratu gabeko 20.000 ikasle inguru bizi dira bertan. Sør-Trøndelag probintziako hiriburua, Trondheim fiordoaren ertzean. Arrantza, merkataritza eta bidaiari portua, nazioarteko aireportua eta industria (ontziolak, janari industria, zurgintza, papergintza, larrugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Aipagarriak dira katedral gotikoa eta XVII. mendeko Kristiansten-en gotorlekua. v  Historia. 997. urtean Olav I.ak sortu zuen hiria (Nidaros), eta Norvegiako hiriburu izan zen XIV. mendea arte. 1152. urtean artzapezpikutegi bihurtu zen eta Erreforma garaia arte Norvegiako hiri nagusia izan zen. Erreformaz geroztik Trondheim izena hartu zuen. 1658. urteko Roskilde-ko hitzarmenaren ondorioz Suediaren mende geratu zen, eta 1660. urteko Kopenhageko itunaz, Danimarkaren administraziopean. Suediako Karlos VII.ak berreskuratu zuen (1718) eta 1930-1931 urteetan Nidaros izena hartu zuen berriro ere. Alemaniarrek konkistatu zuten 1940an eta alemaniar itsas armadaren base bihurtu zuten.


Geografia
Norvegia
Artikulu hau Norvegiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak