Louis Antoine de Bougainville
Wikipedia(e)tik
Louis Antoine de Bougainville (Paris, Frantzia, 1729 - Paris, 1811) frantses itsasgizona izan zen.
Biografia [aldatu]
Matematika eta zuzenbidea ikasi ondoren, militar-karrera hasi, eta armadan sartu zen azkenean (1763). Malvina uharteak kolonizatzeko asmoz egindako bidaiak porrot egin eta gero, Philibert Commerson bidaiari frantsesarekin batera munduari bira ematea deliberatu zuen. Hiru urtez luzatu zen bidaldi horretan, Hegoaldeko Itsasoetako hainbat lurralde arakatu zituen. Voyage autour du monde liburua argitaratu zuen 1771n.[1]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.