Louise Colet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louise Colet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouise Révoil
JaiotzaAix-en-Provence eta Hôtel d'Antoine (en) Itzuli1810eko abuztuaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 5. barrutia, rue des Écoles (en) Itzuli eta Paris1876ko martxoaren 8a (65 urte)
Hobiratze lekuaVerneuil-sur-Avre
Familia
Ezkontidea(k)Hippolyte-Raymond Colet (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, salonnièrea, idazlea eta editorea
Lantokia(k)rue Henry-Monnier (en) Itzuli
Jasotako sariak

Musicbrainz: 32c556fe-5867-4e70-a2cd-63a2ec8e1a79 IMSLP: Category:Colet,_Louise Find a Grave: 2531 Edit the value on Wikidata

Louise Colet, Louise Révoil jaiotzean, (Aix-en-Provence, 1810eko irailaren 15aParisko 5. barrutia, 1876ko martxoaren 8a) olerkaria eta femme de lettres (literatura-areto bat zuen emakumea) frantses bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louise Révoil[oh 1] 1810eko irailaren 15ean jaio zen, Aix-en-Provenceko Hôtel d'Antoine jauregian,[1][oh 2][2] Louiseren aita eraikinaren ekialdeko hegalean zegoen herriko postetxearen zuzendaria baitzen[3][oh 3].

Louise Révoil 1834ko abenduaren 5ean Mouriès-en ezkondu zen Hippolyte-Raymond Colet musikografo eta konpositorearekin,[4] Parisko Musika Kontserbatorioko konposizio-irakaslea. Ezkondutakoan, Parisa joan zen bizitzera.

Parisera iritsi eta urtebetera, 1835ean, Louise Coletek bere poemak argitaratu eta Akademia Frantsesak emaniko bi mila liberako saria jaso zuen. Guztira, Akademiaren lau sari jaso zituen. Coletek Bréda kaleko 2. zenbakian[oh 4] literatura-areto bat izan zuen. Bertan, sarritan elkartzen ziren Parisko mundu literarioko izen handiak, hala nola, Victor Hugo, Alfred de Musset, Alfred de Vigny eta Charles Baudelaire; eta baita hainbat margolari eta politikari ere.[5]

Louise Colet, Henriette alabarekin (Adèle Grasset - 1842)

1840an, Alphonse Karr kazetariak, Louise haurdun zela, Victor Cousin maitaleari egotzi zion umearen aitatasuna Une piqûre de Cousin (Cousinen ziztada) izeneko artikuluan. Louise Coletek, amorru bizian, sukaldeko aizto batekin eraso egin zion eta bizkarrean sastakatu zuen. Alphonse Karrek ihes egin ahal izan zuen, urratu txiki bat baino ez zuela, baina ez zuen inongo salaketarik jarri.[6] Erasoan erabilitako labana apalategi batean ikusgarri jarri besterik ez zuen egin, baina inskripzio hau zuela: “Madame Louise Coletek emana (bizkarrean)” .[7]

Adèle Grasset margolariak, 1842an, Louise Colet eta bere alaba Henrietteren erretratua egin zuen. Margolana Aix-en-Provenceko Granet Museoan dago.

1844an, Louise Coletek Tommaso Campanellaren Œuvres choisies-en itzulpena argitaratu zuen. 1840. eta 1850. urteetan, bere lanek hainbat literatura-sari entzutetsu lortu zituzten, besteak beste, Akademia Frantsesaren Saria.

1846an Gustave Flaubert, orduan gazte ezezagun bat baino ez zena, ezagutu zuen James Pradier margolariaren tailerrean.[5] Flaubertek 25 urte zituen, eta Coletek 36. Maitale egin ziren,[8] baina harremanak ez zuen iraun. 1847an, senarra utzi zuen, eta horren ondorioz, bizimodua ateratzeko, inoiz baino gehiago eta azkarrago idatzi behar izan zuen, eskaerak onartuz. Bere oharretan kontatzen zuen irmoki borrokatu behar izan zuela bere independentziari eusteko eta gizon idazleen aintzatespena lortzeko.[8]

Louise Coletek harremana izan zuen Charles Fourier filosofo eta sozialista utopikoaren jarraitzaileekin. Haietako asko bere aretora joan ohi ziren; Leconte de Lisle poeta, adibidez. 1852an liburu bat argitaratu zuen Mettrayko nekazaritza- eta espetxe-koloniari buruz, 1839an gaizkile gazteak birgaitzeko sortutako establezimendua. Fanny Chéron pintorea Louise Coleten aretora joan ohi zen bere aita Amadeo bibliofiloarekin. Henrietteren hamabi urteko erretratua egin zuen.[9]

Frantziako Institutuak Lambert saria eman zion 1857an.[10]

1876ko martxoaren 8an hil zen bere etxean, Parisko rue des Écoles kalean,[11] Verneuil-en egun batzuk igaro ondoren etxera bueltatu zenean[7]. Louise Colet Verneuil-sur-Avreko hilerri zaharrean lurperatuta dago[12], han bizi baitzen alaba.[13] Gaur egun, bere hilobia abandonaturik dago.[14]

Hil osteko aitorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian ospea eta arrakasta literarioa izan zituen arren, Louise Coleten lanen ezagutzak gainbehera handia izan zuen XX. mendean: gaur egun, literaturaren historiako testu-liburu gehienetan ez da bere izena agertzen.[5] 1856tik aurrera Gustave Flaubertekiko harremanak izan zuen haustura zailak zerikusirik izan zezakeen Coleten ahanzturarekin, Flaubertek herraz laidoztatu baitzuen bere maitale izan zenaren obra, nahiz eta Victor Hugo bezalako beste handi batzuek goretsi zuten.[5] 2015ean berriro argitaratu dira bere bi eleberri: Un drame dans la rue de Rivoli eta Une Histoire de soldat.[5] 2021eko urtarrilean, Frantziako Liburutegi Nazionalak 1859an argitaraturiko Lui eleberria nabarmendu zuen.[8]

Esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014ko maiatzaren 26an, Grenobleko Udalak Louise Colet izena eman zion Vigny Musset auzoko plaza berri bati.[15]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fleurs du midi, bilduma, 1836. [1]
  • Penserosa, bilduma, 1839. [2]
  • À ma mère, olerkia, 1839.
  • Le Musée de Versailles, olerkia, 1839 (Frantziako Akademiaren saria). [3]
  • Les Funérailles de Napoléon, olerkia, 1840. [4]
  • Poésies de Mme Louise Colet, bilduma, 1842. [5]
  • Le Monument de Molière, olerkia, 1843. [6]
  • L'empereur de Russie auprès de sa fille mourante, olerkia, 1845. [7]
  • Le marabout de Sidi-Brahim, poème dédié à l'armée, olerkia, 1845. [8]
  • Les Chants des vaincus, bilduma, 1846. [9]
  • Ce qui est dans le cœur des femmes, bilduma, 1852. [10]
  • La colonie de Mettray, olerkia, 1852 (Frantziako Akademiaren saria). [11]
  • Le Poème de la Femme, lehen errezitazioa, "La Paysane", 1853. [12]
  • Le Poème de la Femme, bigarren errezitazioa, "La Servante", 1854. [13]
  • L'Acropole d'Athènes, olerkia, 1854 (Frantziako Akademiaren saria).
  • Ce qu'on rêve en aimant, suivies de L'Acropole d'Athènes, bilduma, 1854. [14]
  • Quatre poèmes couronnés par l'Académie française, Le Musée de Versailles, Le Monument de Molière, La Colonie de Mettray, L'Acropole d'Athènes, bilduma, 1855.
  • Le Poème de la Femme, hirugarren errezitazioa, "La Religieuse", 1856. [15]

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Institutrice, 1840. [16]
  • La jeunesse de Mirabeau, 1841.
  • Deux mois d'émotion, 1843. [17]
  • Les Cœurs brisés, 2 liburuki, 1843. [18]
  • Historiettes morales, 1844. [19]
  • Folles et saintes, 1844.
  • Le Marquis d'Entrecasteaux, 1849. [20]
  • Une Histoire de soldats, 1856. [21]
  • Un Drame dans la rue de Rivoli, 1857. [22]
  • Lui, roman contemporain, 1858. [23]
  • Le Comte de Landevès suivi de la Marquise de Gange, 1858. [24]
  • Enfances célèbres, 1862. [25]
  • L'Italie des Italiens, 4 volumes, 1862-1864. [26]
  • Les Derniers marquis, deux mois aux Pyrénées, 1866. [27]
  • Les Derniers abbés, 1868.
  • Ces Petits messieurs, 1869. [28]
  • La vérité sur l'anarchie des esprits en France, 1873. [29]
  • Edgar Quinet, l'esprit nouveau, 1875. [30]
  • Les Pays lumineux, 1879. [31]
  • Madame Hoffmann Tanska. [32]
  • Un Amour en province.
  • Madame Duchatelet.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La jeunesse de Goethe, ekitaldi bakarreko komedia. 1839.
  • Charlotte Corday et Madame Roland, agerraldi dramatikoak, 1842. [33]
  • Une famille en 1793, bost ekitaldiko drama neurtitzetan. La Presse-n 1850eko irailaren 10etik 16ra folletoian argitaratua.

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Abencérage, bi ekitaldiko opera. Louise Coleten libretoa eta Hippolyte Coleten musika, 1837.

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tommaso Campanella, Œuvres choisies (choix de lettres, de poèmes, et La Cité du Soleil), 1844. Éditions Ressouvenances argitaletxeak 1998an argitaratuak.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egoera zibileko dokumentuetan Revoil izena agertzen da. Batzuetan, "Révoil de Servannes" eta "Révoil de Servanes" abizenak aurki daitezke, baina ez dirudi iturri fidagarrietan oinarritzen direnik.
  2. Louise Revoil jaiotza-agirian agertzen den jaioteguna 1810eko abuztuaren 17a da. Hala ere, egoera zibileko erregistroetako aktak ordena kronologikoan idazten dira beti, eta Louise Revoilen jaiotza-akta irailaren 15eko eta 17ko akten artean idatzi zenez, erregistroaren arduradunak akats bat egin zuen hilabetea idaztean; beraz, Louise Colet irailean jaio zen.
  3. Bere aita, Antoine Révoil, lyondar merkatarien semea, Iraultzaren garaian Aix-en-Provence-ko Postako zuzendari izatera iritsi zen. Henriette Leblancekin ezkondu zen, Mourieseko Servanes gazteluaren oinordekoa. Sei seme-alaba izan zituzten, horietatik gazteena Louise zen. Pierre Révoil margolaria Louiseren aitaren lehengusua eta Louiseren beraren koinatua zen, bere ahizpa nagusi Joséphine Révoilekin ezkondu baitzen. Ikus Joseph S. Jackson, "Louise Colet and Her Literary Friends", Yale Romanic Studies, II. liburukia, XV. or., 1937
  4. Bere etxea Neuve-Saint-Georges (Notre-Dame-de-Lorette) eta Neuve-Bréda (Clauzel) kaleen bidegurutzean zegoen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Louise Colet» artikulutik itzulia izan da, 2022-11-23 data duen 198906927 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-11-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Louise Revoilen jaiotza akta - 202 E 341 - 1810. Archives départementales des Bouches-du-Rhône (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  2. (Frantsesez) Marqués de Ségur. (1910-09-25). «Pages Oubliées: Louise Colet» Gallica (Les Annales politiques et littéraires : revue populaire paraissant le dimanche / dir. Adolphe Brisson) (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  3. Jackson, Joseph Francis. (1937). Louise Colet et ses amis littéraires. Yale university press; H. Milford, Oxford university press ISBN 978-0-404-53215-4. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  4. (Frantsesez) Mairie de Mouriès. «Hippolyte-Raymond Coleten eta Louise Révoilen ezkontza agiria. 203 E 604 - 1834» Archives départementales des Bouches-du-Rhône (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  5. a b c d e (Frantsesez) Poyet, Thierry. (2015-01-20). «Relire Louise Colet, évidemment !» salon-litteraire.linternaute.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  6. (Frantsesez) Boquel, Anne; Kern, Étienne. (2010). Une histoire des haines d'écrivains de Chateaubriand à Proust. Flammarion, 160-161 or..
  7. a b (Frantsesez) «À travers Paris» Gallica (Figaro : journal non politique) 1876-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  8. a b c (Frantsesez) Genin, Christine. (2021-02-04). «Louise Colet, ni muse ni bas-bleu» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  9. Havard de la Montagne, Denis. «Hippolyte COLET» www.musimem.com (MUSICA ET MEMORIA) (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  10. (Frantsesez) Villemain, Abel François. (1857-08-20). Rapport sur les concours de l'année 1857. Académie française (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  11. Paris Archives. (1876/03/09). 1876 , Décès , 05 : fiche 29/31. ..
  12. Voir Correspondance de Flaubert, la Pléiade.
  13. (Frantsesez) «Informations» Le XIXe siècle : journal quotidien politique et littéraire / directeur-rédacteur en chef : Gustave Chadeuil 1555 1876-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  14. a b (Frantsesez) «Verneuil-sur-Avre: qui est Louise Colet?» Paris-Normandie (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  15. Site de Grenoble, 1 h 50 min/6 h 04 min

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Avignongo Calvet museoak Louise Coleti buruzko funts bat du. Bertan ikus daitezke, besteak beste, Franz Woltrecken brontzezko domina bat (1800-1847), Hippolyte Ferraten brontzezko beste medailoi bat, Parisko Montmartreko hilerriko senarraren hilobiaren erreplika.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]