Lugarizko gudua
| Lugarizko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada | |||||||
Donostia Egiatik ikusita "Galería Militar Contemporánea". Madril, 1846 |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Sagastibeltza Nazario Egia |
Luis Fernández de Córdova George Lacy Evans |
||||||
| Indarrak | |||||||
| ? | 7.300 | ||||||
| Galerak | |||||||
| 60 | 150 | ||||||
Lugarizko gudua 1836ko maiatzaren 5ean, Donostiako Antiguo auzo inguruan gertatu zen gudua izan zen.
[aldatu] Gudua
Karlistek 1835 urtearen hondarretik Donostia blokeatu zuten. Blokeoaren ardura Sagastibeltza jeneralaren gain zegoen. Bera hiria erasotu eta hartzen saiatzearen aldekoa zen. Egia jenerala, karlisten buruzagi militar nagusia, berriz, erasorik gabe blokeoa mantentzearen aldekoa. Donostiarrek Córdova liberalen buruari laguntza eskatu zioten eta honek Legio Britainiarra bidali zuen bertara. Sagastibeltzak, hau ikusirik, Egiari indar gehiago eskatu zion, baina honek tropa guztien beharra zuenez ez zion soldadurik igorri.
Maiatzaren 5ean 4.500 britainiar eta 1.500 liberal, Lacy Evans jeneralaren agindupean hiritik irten eta karlisten posizioetara oldartu ziren. Karlistek atzera egin zuten Lugaritz, Munto eta Puioko posizioetara.
Aieten gogor eutsi zioten karlistek, hiru kanoiekin britainiarren erasoa geldituz. Bitartean, Antiguoko komentua utzi eta Lugaritzen gotortu ziren karlistek jasan zuten britainiarrek baionetaz egindako erasorik bortitzena. Galera handien ostean, azken hauek amore eman eta atzera egin behar izan zuten. Britainiarren itsas-armadako bi untxik, "HMS Phoenix" eta "HMS Salamander", bere kanoiak karlisten posizioetara zuzendu zituzten, Lugaritz baserria errez. Gainera, karlisten zoritxarrerako, Sagastibeltza jenerala, baionetaz egindako karga bat zuzentzen ari zela, bala batek buruan jo eta bertan hil zen.
Britainiarrek berriro ekin zioten erasoari, arestian ontzietan iritsitako beste 1.300 soldaduek indar berrituta, karlistak Oriamendira atzera araziz.
Borroka liberalek irabazi zuten, baina blokeoa zertxobait zabaltzea besterik ez zuten lortu, Donostian pozez ospatu bazuten ere. Britaniar legio laguntzaileak 150 hildako eta 600dik gora zauritu izan zituzten eta bertako liberalek beste 100 gizonen galera. Karlistek, berriz, 60 hildako eta 200 zauritu, baina Sagastibeltzaren galera pisu handikoa izan zen. Dena den, Donostiak blokeatuta jarraitu zuen eta hurrengo urteko martxoan eman zen inguruetako borrokarik gogorrena, Oriamendi.
[aldatu] Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
[aldatu] Kanpo loturak
- XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Donostia. Gipuzkoakultura. CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.