Elisabet II.a Espainiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elisabet II.a Espainiakoa
Elisabet II.a Espainiakoa
1852an Franz Xavier Winterhalterrek margotua
Datu pertsonalak
Izen osoa Maria Elisabet Luisa Borboikoa eta Borboi-Bi Sizilietakoa
Jaio 1830eko urriaren 10a
Madril ( Espainia)
Hil 1904ko apirilaren 7a
Paris (FrantziaFrantzia)

Elisabet II.a Borboikoa[1] (Madril, 1830eko urriaren 10a - Paris, 1904ko apirilaren 7a) Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868 arte. Elisabeten jaiotzak eta tronuratzeak Lehen Karlistaldia abiarazi zuen. Euskal Herria aukeratu zuen udaleku, oporrak Donostian, Zarautzen nahiz Lekeition maiz ematen baitzituen.

La Gloriosa izenaz ezaguna den estatu kolpeak tronutik bota zuen, eta Parisa alde egin zuen. 1870ean bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu behar izan zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando VII.aren eta Maria Kristina Borboikoaren lehen alaba 1830ean jaio zen. Hiru urte betetzean erregina izendatu zuten, baina haren osaba Don Karlosek izendapen hura onartu ez eta Lehen Karlistadak eztanda egin zuen.

Adinez txikia zen bitartean, haren ama Maria Kristina (18331840) eta Espartero (18401843) arduratu ziren erreginordetzaz. Amak liberalen babesa bilatu behar izan zuen, eta haiek Don Carlosen jarrera absolutistaz jabetuta, Maria Kristinaren ahuldadeaz baliatu ziren boterera iristeko.

Espartero aurrerakoiak boterea galdu ondoren, aurreratu egin zuten Elisabeten adin nagusitasuna, eta erregina izendatu zuten hamahiru urterekin. Haren erreginaldian liberalismo moderatuaren alde egin zuen, Espartero berriro ere boterera eraman zuen prozesu iraultzailearen ondorengo Biurteko Aurrerakoiko tartean (1854-1856) izan ezik.

Bere lehengusu Frantzisko Asiskoarekin ezkondu zen 1846an, 16 urte zituela, eta horrek altxamendu karlista eragin zuen, Don Karlosen semearekin ezkonduta lortu nahi zuten batasun dinastikoa zapuztuta geratu zelako. Gazte kaskarin eta bizizalea izan zen, eta maitale ugari izan zituen bere agintaldian. Zortzi seme-alaba izan zituen, eta zaharrena, Alfontso, 1874an iritsi zen tronura.

Haren agintaldian hainbat eskandalu piztu ziren, burubero talde baten eragin eta agindupean egon zelako beti, besteak beste, sor Patrocinio, zaurien moja, eta aita Fulgencio aitor entzulea.. Horrek herriaren higuina ekarri zion.

Bestalde, Elisabet II.a izan zen Borboiek Donostiara itsasoan bainatzera etortzeko izan zuten ohitura hasi zuena, 1845etik aurrera amarekin etorri baitzen, medikuen aholkuei jarraiki.

Haren agintaldian lege hauek onartu ziren: 1845eko Konstituzio moderatua, Madotzen Desamortizazio legea 1855ean eta Moyanoren legea izenez ezagutzen zen Heziketa Publikoarena 1857an. Azken lege hori XX. mende erdialdera arte egon zen indarrean. 1844an Guardia Zibila sortu zuen eta nazioarteko politikaren alorrean Afrika Iparraldean hedapen txiki bat bultzatu zuen 1859-60ko Gerraren bidez.

1868ko iraultzarekin amaitu egin zen bere agintaldia, eta Frantzian erbesteratuta bizi izan zen 1904an hil zen arte.

Erregetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia

Elisabet II.aren erregealdia Espainiaren trantsizio garai batean izan zen, erregetzak parlamentuari hainbat botere igaro baitzion. Erregealdian, Amerikako kolonia gehienek independentzia lortu zuten. Erreginak Espainiako politikan sarri eskuhartzen zuen, politikarien artean ondoeza sortuz eta, azkenean, 1868ko Iraultza eraginez.

Baldomero Espartero Maria Cristina Espainiakoa Espainiako I. Errepublika Elisabet II.a Espainiakoa Fernando VII.a Espainiakoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Elisabet II.a Espainiakoa