Luigi Carnera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luigi Carnera (Trieste, 1875eko apirilak 14-Florentzia, 1962ko uztailak 30), astronomo italiar bat izan zen.

Matematiketan graduatu ondoren, Turineko behatokian lan egin zuen borondatezko bezala (1899), eta, ondoren, Heidelbergera pasa zen, Max Wolfen laguntzaile bezala, 16 asteroide berri aurkituz.

Ondoren, Potsdamera, Estrasburgora eta Argentinara pasa zen, non, 1905ean, Oncativoko (Cordoba) "Behatokia" eratzen lagundu zuen (benetan, La Platako Unibertsitate Nazionalaren mende zegoen eta Nazioarteko Elkarte Geodesikoak bultzatutako Latitude Estazio bat), honetako lehen zuzendaria izan zelarik. 1908an, Oncativoko Sociedad Italiana Unione e Benevolenzaren sortzaileetako bat ere izan zen. Urte horretan bertan, Italiara itzuli zen, Genovako Itsas Armadaren Institutu Hidrografikoan lan egiteko. 1919an, Triesteko behatokiko zuzendari bihurtzen da, italiar eskuetara pasa berri zen hiria. 1932 amaieratik 1950ean jubilatu zen arte, Napoliko Capodimonte Behatokiaren kargu egon zen. Hiri honetako Itsas Institutuan (gaur egun Parthenope Unibertsitatea dena) Astronomia Orokor eta Esferiko eta Astronomia Geodesikoko klaseak eman zituen.

Aurkitutako asteroideak (¹ Max Wolfekin)
466 Tisiphone ¹ 1901eko urtarrilak 17
469 Argentina 1901eko otsailak 20
470 Kilia 1901eko apirilak 21
472 Roma 1901eko uztailak 11
476 Hedwig 1901eko abuztuak 17
477 Italia 1901eko abuztuak 23
478 Tergeste 1901eko irailak 21
479 Caprera 1901eko azaroak 12
480 Hansa ¹ 1902ko maiatzak 21
481 Emita 1902ko otsailak 12
485 Genua 1902ko maiatzak 7
486 Cremona 1902ko maiatzak 11
487 Venetia 1902ko uztailak 9
488 Kreusa ¹ 1902ko ekainak 26
489 Comacina 1902ko irailak 2
808 Merxia 1901eko urriak 1

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]