Chengdu

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chengduko Shudu etorbidea.
Jinli kalearen ikuspegia.

Chengdu (txinera sinplifikatuz: 成都, pinyineraz: Chéngdu), Sichuango probintzian kokatua. Guztira, 10.820.000 biztanle inguru dauzka, horietarik 3.900.000 inguru erdigunean bizi direlarik.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Chengduren mugakideak honakoak dira: Ngawa prefektura autonomoa ipar-mendebaldean, Deyang ipar-ekialdean, Ziyang ekialdean, Meishan hegoaldean, eta Ya'an mendebaldean.

[aldatu] Klima

Batez besteko tenperatura eta prezipitazioak[1]
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Max (°C) 11º 16º 22º 26º 28º 29º 29º 25º 21º 16º 10º
Min (°C) 13º 17º 21º 22º 22º 19º 15º 10º
Euria (mm) 22,0 36,0 58,0 126,0 174,0 341,0 545,0 633,0 294,0 89,0 41,0 15,0

[aldatu] Banaketa administratiboa

Chengduko barruti eta konderrien mapa.

Prefektura mailako Chengdu hiriko erdigunea bost barrutik osatzen dute:

Hiriaren erdigunearen inguruan, beste lau barruti daude:

Eta prefektura mailako hiriaren antolaketa osatuz, nekazal guneetako konderri mailako lau hiri eta sei konderri:

[aldatu] Ikustekoak

  • Wu markesaren tenplua: Zhuge Liangen omenez eraiki zen, Hiru Erreinuen garaian Shu erreinuko lehen ministro izandakoa. Jatorrizko tenplua Liang hil baino 400 urte lehenago eraiki zen. Ming dinastia garaian, Shu errege izandako Liu Bei enperadorearen hilobiaren tenplua eraiki zen. Qing dinastia garaian tenplua eraberritu zen. 37.000 kilometro koadroko azalera dauka.
  • Wenshu monasterioa: Tang dinastia garaian eraikitako monasterio budista da. Wenshu jainkoaren omenezko monasterioa, Chengdun ondoen kontserbaturikoa da eta 5,5 hektareako azalera hartzen du. Tenpluaren konplexua 200 eraikinek osatzen dute, eta bertan budaren 400 estatuatik gora aurki daiteke.
  • Du Furen etxola: Du Fu poetak eraiki zuen Chengdun bizi izan zen garaian. Haizete batek etxola deuseztu zuen arren, poeta hiltzean herritarrek etxe berria altxatu zuten artista omentzeko. Ming eta Qing dinastia garaietan berreraiki behar izan zuten berriz ere, eraikuntzak kalteak jasan zituelako.
  • Wang Jian jeneralaren hilobia: Tang dinastia garaian ejerzitoko jeneral izandako Wang Jianen hilobia da. Jenerala izan ondoren, Shu erreinuko enperadore izendatu zuten.

[aldatu] Azpiegiturak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Chengdu Shuangliu Nazioarteko Aireportua

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Chengduko metroa

[aldatu] Hiri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. MSN Weather webgunea.

[aldatu] Kanpo loturak


Geografia
Geografia
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.