Manuel Quezón
Wikipedia(e)tik
Manuel Quezón (Baler, Filipinak, 1878 - Saranac Lake, Ameriketako Estatu Batuak, 1944) Filipinetako politikaria izan zen. Filipinetako burujabetasunaren aldeko mugimenduaren buruzagia izan zen. Independentzia Gerran borrokatu zen, Espainiaren kontra hasieran, eta Ameriketako Estatu Batuen kontra gero, Aguinaldorekin batera. Filipinek burujabetasuna lortu zutenean, Errepublikako lehendakari aukeratu zuten 1935ean eta 1941ean. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Filipinak inbaditu zituztenean, Estatu Batuetara joan zen, eta han hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.