Marc Gasol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marc Gasol
Marc Gasol
Datu pertsonalak
Izen osoa Marc Gasol Sáez
Ezizena 'La Tanketa, Big Marc, Euro Thug'
Jaio 1985eko urtarrilaren 29an (29 urte)
Bartzelona (Katalunia)
Garaiera 2,16 m
Pisua 120,2 kg.
Ibilbidea
Draft NBA 2. txandan 48. postuan, 2007ko NBAko Draftean, Los Angeles Lakers
Kluba Memphis Grizzlies
Liga NBA
Posizioa Pibota
Lorpenak
ACB Liga (2004)
Saskibaloi Mundu Txapelketa (2006)
FIBAren Eurokopa (2007)
ACB Liga (2008)
Bigarrena Pekingo Olinpiadetan (2008)
Eurobasket Polonian (2009)
NBAko rookien bigarren boskoterik hoberena (2009)

Marc Gasol Sáez (Bartzelona, Katalunia, 1985eko urtarrilaren 29an) NBAko Memphis Grizzlies taldean jokatzen duen saskibaloi jokalaria da. Espainiako saskibaloi selekzioarekin internazionala da.

NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen anaia zaharrago bat du, Pau Gasol.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pau Gasol, Marcen anaia zaharrena

Marc Gasol Saez 1985eko urtarrilaren 29an jaio zen Bartzelonan. Gasoldarrak hiru anaia dira eta Marc haietatik bigarrena da.

Aita Agustí Gasol ATSa izan zuen eta ama, berriz, Marisa Sáez medikua. Saskibaloiak garrantzi handia izan zuen familia honetan. 1,96 eta 1,86 m-ko garaiera zuten gurasoak, kirol honetan ezagutu zuten elkar. Agustík Gaudín jokatzen zuen, Familia Santuaren auzoan; hantxe zuten Gasol bodega eta ardoa saltzen egiten zuen lan familiak. Amak, berriz, Cornellàn jokatzen zuen eta Gasoldarrak saskietatik gertu egon ziren beti.

Aspalditik datorkio Marc gazteari La tanqueta ezizena, handia baitzen gizona eta ahalmen fisiko apartekoa.

FC Barcelonan jokatu zuen anaia Pau NBAra joan zen arte eta Memphisera lekualdatu zen. Lausanne Collegiate Schoolen jokatu zuen 2001etik 2003ra eta berehala izan zen ekipo haren izarra. Eskualdeko talderik hoberena bihurtu zuen eta Memphisen oso estimatua izan zen. Marc 27.5 puntuko promedioan zegoen, 12.5 errebote eta 5.7 tapoi; %51eko portzentaia lortu zuen tirotan eta %42a tripleetan.

Denboraldi bikaina egin zuen eta ia-ia Mister Basketball egom zuten. 32 partida jokatu zituzten eta Lausanne Collegiate Schoolek haietatik 26 irabazi zituen, 40 puntuko diferentzian bat baino gehiago.

ACB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc Gasol

2003ko urriaren 26an, ACB Ligan egin zuen debuta Estudiantesen aurka eta 91-77 irabazi zuten.

2004-05 denboraldian, 17 partida jokatu zituen ACB Ligan (3 en el playoff) eta Euroliga etorri zen segidan. Denboraldiaren bukaeran, Europeo sub'20 jokatu zuen eta 16.8 puntu, 9.3 errebote eta 2.3 tapoi egin zituen.

2005-06 denboraldian, Winthentur Barça jarraitu zuen jokatzen. 2006ko uda hura aparta izan zen jokalariarentzat eta urrezko domina lortu zuen Japoniako Mundialean. Bikain jarraitu zuen Akasvayu Geronan eta La tanqueta jaunak 10.8 puntu, 5.6 errebote eta ia-ia tapoi bat partida bakoitzean lortu zituen. Berriro jaso zuen MVPrako izendapena ACB Ligan. Lliga Catalana eta FIBA EuroCupen ere 9.1 puntuko promedioa eta 4.6 errebote 18.6 minututan egin zituen.

2007-2008 denboraldia hobea izan zen oraindik eta berriro izendatu zuten MVPrako ACBko 11 saioetan, edozein marka hautsiz eta Lituaniako Arvydas Sabonis garaituz.

Nazioartekoa izan Sub-20etan espainiar selekzioarekin, bai Junior eta baita Kadeteetan ere. Azken honekin, Eurobasketeko brontzea eskuratu zuen Rigan. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen finalean AEBetako selekzioaren aurka galtzean.

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marc Gasol Olinpiadetan

Los Angeles Lakersek hautatu zuten 2. bueltan (48. postuan) NBAko 2007ko draftean.

2008ko otsailaren 1ean, Memphis Grizzliesek jokalariaren gaineko eskubideak lortu zituen, anaia Pau Los Angeles Lakersera joan zen bitartean. Ekainean, Marc Gasolek 3 urtetarako kontratua sinatu zuen Memphis Grizzliesekin.

2008ko urriaren 29an, NBAn estreinatu zen Houston Rocketsen aurka jokatuz. 12 puntu eta 12 errebote eskuratu zituen.

2009ko urtarrila bukaeran, Phoenixeko All Starseko bigarren urteko jokalarien aurka borrokatuko zuen rookien talderako izendapena jaso zuen. 6 postuan bukatu zuen denboraldia, Derrick Rose eta O.J. Mayo lehen postuetan izan zituelarik.

2010eko ekainean, FIBAk 2010eko Munduko Txapelketa jokatuko zuen 24 jokalarien zerrendan sartu zuen eta Sergio Scariolo hautesleak horietatik hartuko zituen 15etan.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc Gasol Aldatu lotura Wikidatan