Maria Gaetana Agnesi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maria Gaetana Agnesi
Maria Gaetana Agnesi
Datu pertsonalak
Izen osoa Maria Gaetana Agnesi
Jaio 1718ko maiatzaren 16a
Milan (ItaliaItalia)
Hil 1799ko urtarrilaren 9a (80 urte)
Milan (ItaliaItalia)

Maria Gaetana Agnesi (Milan, Italia, 1718ko maiatzaren 16a - Milan, 1799ko urtarrilaren 9a) matematikari, hizkuntzalari, teologo eta filosofo italiarra izan zen.

1748an, Instituzioni analítiche ad uso della gioventù italiana lehendabiziko testu liburua argitaratu zuen, non kalkulu diferentzial eta integralei buruzko ideiak ospetsu bilakatu zen.

1750 eta 1752 artean, Bolognako Unibertsitatean matematikan katedraduna (ohoredun gisa) izateaz gain, moja ere izan zen. Hurrengo berrogeita sei urtetan, moja bezala, bere bizitza eta ondasun guztiak txiroek zaintzeko eta laguntzeko eskaini zituen, bere bizitza agortu arte berak sortutako babeslekuan bertan.

Bere izena geometria analitiko eta kalkulu liburuetan agertzen da sarritan, beti “Agnesiko sorgina” izeneko kurbari esker. Baina esaera honetako bi hitzek gezurrezkoak dira: Agnesik ez zuen kurba hura aurkitu, gainera nahigabe izan zen eta sorgin izen hura, ziurrenik, ingeleserako itzulpen txar batengatik izan litzateke. Baina bere irudia kurba horrekin erlazionatzeak, ez dio bere meritu gorena (bere liburua) goraipatzen tamalez.

Matematiken historiarentzat, Agnesi zientzialaria kalkulu dibulgazioaren influentziagatik ospetsua izan zen.

Emakume matematikari papera historiko hausnarketa askotan pertsonaia aipatuenetakoen artean dago: Instituzioni analítiche liburua kontutan hartuz, matematikari emakume autore zaharrena da. Dirk Jan Struiken esanetan, Agnesi "Hipatiaren ondoren lehendabiziko emakume matematikari inportantea izan zen".


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Maria Gaetana Agnesi


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.