Marianak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marianak.

Marianak[1] Ozeano Bareko 15 sumendien tontorrean sortutako uharte multzoa da.

Guametik ia Japoniaraino doan 2.519 kilometroko mendilerro-itotako ekialdeko zatia dira. Mikronesiako iparraldean dauden uharteak dira. 1.026 km² area dute eta Filipinetako ekialdean eta Japoniako hegoaldean daude.

Politikoki, Guam (hegoaldean dagoen uhartea) Estatu Batuekin bategite politikoa ez duen mankomunitatea da, bestea Iparraldeko Mariana Uharteak (Northern Mariana Islands), Estatu Batuekin sinatutako Itunari esker Estatu aske elkartua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartedia ikusteko lehendabiziko europarra Fernao de Magalhaes zen 1521ean, Guamen lehorreratu zena eta uhartediari Lapurren uharteak deitu ziona.

1667an Espainiak jabetza eskatu zuen eta orduko erreginaren izena jarri zien, Austriako Marianarena, Espainiako Felipe IV.aren emaztea. 1898an Estatu Batuekin izandako gerra galdu eta gero, Espainiak Guam, uhartediko hegoaldeko aldea, AEBri eman eta 1899an bestea Alemaniari saldu zion. Lehenengo Mundu Gerran Japoniak, Nazioen Ligaren mandatu bati esker, uharte alemaniarrak bere kontrolpean izan zituen.

1944an, Bigarren Mundu Gerran zehar, uhartedian zenbait bataila izan zuten Estatu Batuetako eta Japoniako armadek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marianak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]