Mariano Luis Urkixo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bilbon jaiotako politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Mariano Luis de Urkixo y Muga (Bilbo, 1768 - Paris[1], 1817) Espainiako Karlos IV.aren garaian, Lehenengo Estatu-Idazkaria bitartekoa zen.

Madril eta Salamancan Zuzenbidea ikasi zuen eta Ingalaterran bizi zen. Floridablanca eta Aranda kondeei esker hasi zen politika munduan. Voltaireren La muerte de César gaztelaniara itzuli zuen[2], Inkisizioak kondenatua, eta kultura frantziarraren zalea izan zen.[3].

Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko bihurtu zenean, Inkisizioa borrokatu zuen eta, Napoleonek Aita Santuen Lurraldea inbaditu zuenean, Aita Santuari konpetentzia batzuk kendu zizkioen Espainiako apezpikuei emanez. Honek Urkijoren Zisma (1799) izenekoa sortu zuen[4] Hori zela eta, jansenista izatea leporatu zioten. Gainera, Godoy eta Napoleonek haren aurka egin zuten eta kargua utzi egin behar zuen. Hala ere, bere agintaldian kultura eragin zuen, adibidez Alexander von Humboldt Amerikara bidaia bultzatuz.

Joseph Bonaparteren alde egin zuen eta berriro Lehenengo Estatu-Idazkari izendatu zuten. Hori dela eta, Frantziara ihes egin behar zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrés Muriel, Historia de Carlos IV, 6. liburukia. Madril, 1894, 111-119. orr.
  2. Mariano Luis de Urkijo, La muerte de César. Tragedia francesa de Mr. Voltaire: traducida en verso castellano y acompañada de un discurso del traductor sobre el estado actual de nuestros teatros y necesidad de su reforma, Madril: Blas Román, 1791.
  3. M.V. López Cordón Cortezo, Un voltarien espagnol à la fin du XVIIIe siècle: Mariano Luis de Urquijo, Oxford, 1997, 1251-1261. orr.
  4. Carlos Martínez Shaw, (1996) El siglo de las luces. Las bases intelectuales del reformismo, Madril: Temas de Hoy, 69. orr.