Mariinski antzokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mariinski Antzokiaren Aretoaren barnealdea.

Mariinski antzokia (errusieraz Мариинский театр), lehen Kirov Opera eta Ballet Antzokia (1935etik 1992ra) eta Opera eta Ballet Akademia Nazionala (1920tik 1935era) bezala ezaguna, Errusiako San Petersburgo hirian dagoen opera eta ballet antzoki historiko bat da. Mariinski Ballet ospetsuaren egoitza da (sobietar garaian Kirov Balleta deitua).

Bere zuzendari nagusia Valeri Gergiev da, 1988an Juri Temirkanov erretiratu ondoren.

Bere izena Alexandro II.a Errusiakoa tsarraren emaztea zen Maria Alexandrovnari zor dio. 1859 eta 1860 artean eraiki zuen Albert Cavosek, Gottfried Semperren lanean inspiratua, batez ere Dresdeko Operan.

Sobietar garaian Kirov Antzokia bezala ezagutu zen Sergei Kirov politikariaren omenez. Bere jatorrizko izena 1992an erabili zen berriz.

Vatslav Nijinski bezalako dantzari, zuzendari eta musika garrantzitsuren agertokia izan da. Antzoki honekin lotuak daude opera eta balletaren arloko errusiar artearen lorpenik handienak. Bere ballet konpainia zenbait urtez Marius Petipak (1819-1910) zuzendu zuen, 60 ballet baino gehiagorentzako koreografia sortu zuena.

Agertoki honetan opera eta balleteko artista nabarmen eta ezagun askok antzeztu zuten, horien artean Fiodor Xaliapin eta Leonid Sobinov kantariak, Anna Pavlova, Tamara Karsavina, Mathilde Kschessinska, Olga Spesivtseva, Galina Ulanova, Natalia Dudinskaia, Rudolf Nureiev eta Mikhail Barixnikov dantzariak eta beste asko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mariinski antzokia

Koordenatuak: 59°55′32″N 30°17′46″E / 59.92556°N 30.29611°E / 59.92556; 30.29611