Martin Niemöller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Niemöllerren irudia, posta-zigilu batean.

Martin Niemöller (Lippstadt, Alemania, 1892 - Wiesbaden, Alemania, 1984) teologo eta ministro protestantea izan zen. Lehen Mundu Gerran Alemaniako Itsas Armadako ofiziala izan zen; gerra bukatu eta Teologia ikasi zuen Münsterren. Eliza Aitorlea izeneko taldea sortu zuen Eliza Ebanjelikoaren barnean. Ideologia naziaren aurka aritu zen hasieratik. 1937an preso hartu zuten, eta 1945ean estatubatuarrek askatu zuten. Bakearen alde eta armen aurka jardun zuen. 1961ean Elizen Munduko Kontseiluko sei lehendakarietako bat izateko aukeratu zuten, eta kargu horretan egon zen 1968 arte. Arma nuklearren aurka azaldu zen, eta Gerra Hotza baretzearen alde lan egin zuen. Lenin Bakearen saria eman zioten 1967an.[1]

Poema ospetsua [aldatu]

1946ko urtarrilaren 6an olerki hau esan zuen biltzar batean, Frankfurten. Geroztik asko zabaldu da mundu osoan, eta hainbat bertsio egin dira.

Alemanez
Euskaraz

Als die Nazis die Kommunisten holten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Kommunist.

Als sie die Sozialdemokraten einsperrten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Sozialdemokrat.

Als sie die Gewerkschafter holten,
habe ich nicht protestiert;
ich war ja kein Gewerkschafter.

Als sie die Juden holten,
habe ich geschwiegen;
ich war ja kein Jude.

Als sie mich holten,
gab es keinen mehr, der protestierte.

Naziak komunisten bila etorri zirenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen komunista.

Sozialdemokratak espetxeratu zituztenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen sozialdemokrata.

Sindikalisten bila etorri zirenean,
ez nuen protesta egin,
ni ez bainintzen sindikalista.

Juduen bila etorri zirenean,
isilik geratu nintzen,
ni ez bainintzen judua.

Nire bila etorri zirenean,
ez zen inor geratzen protesta egiteko.

Erreferentziak [aldatu]