Materialen zientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Materialen zientziak materialen barneko egitura eta material horien ezaugarriak edota propietateak aztertzen dituen zientziaren adarra da. Horren bidez, gaur egungo gizarteak beharrezkoak dituen erremintak, makinak, eraikuntzak edota bestelako produktuak egiteko beharrezkoak diren material egokienak hautatu ahal izango ditugu. Adibidez eroale elektrikoak egiteko eroankortasun elektriko ona duten materialak zeintzuk diren jakin beharko dugu eta horien artean aukeratu.

Materialen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun 10 material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)

Materialen zientziak material guztiak hiru familia handitan sailkatzen ditu: metalak, zeramikak eta polimeroak.

  • Metalak: Beroaren eta elektrizitatearen eroale onak diren elementu kimikoei metalak deitzen zaie. Ingurugiro tenperaturatan solido eran agertzen dira (merkurioaren eta galioaren salbuespenekin) eta dentsitate handikoak izaten dira. Elementu puruez gain, aleazioak ere metalak kontsideratzen dira (altzairua, brontzea, ...).
  • Zeramikak: Zeramika hitza keramos greziar hitzatik dator eta bere jatorrizko esanahia 'erre' litzateke. Gaur egun metalak ez diren eta errekuntzaren bidez lortzen diren materialak adierazten dira izen honekin, hala nola, beira, porlana, baldosa, ... Beraien ezaugarri nagusienak dira: gogorrak dira (ez dira deformatzen), hauskorrak dira eta tenperatura altuetan ere beraien propietateak mantentzen dituzte.
  • Polimeroak: Polimeroak (kaleko hizkuntzan plastikoak bezala ezagunagoak), molekula batzuek elkarlotuz osatutako materialak dira. Normalean molekula organikoz osatuak daude eta XX. mendean izandako izugarrizko garapena dela eta beraien sailkapena egitea zaila gertatzen da, ehunka material polimeriko sortu baitira oso propietate desberdinak dituztenak. Dena den sailkatzeko modu sinple bat beraien jatorritik sailkatzea da. Era horretan polimero naturalak (proteinak, zelulosa, ...), polimero erdisintetikoak (naturaletatik eratorritakoak, nitrozelulosa, kautxu bulkanizatua...) eta polimero sintetikoak (nylona, poliestirenoa, PVCa, ...) desberdinduko ditugu.

Mark Miodownik ikertzaile eta dibulgatzailearentzat, dituzten ezaugarriengatik, egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun artean 10 ekai arrunt berezienak hauek dira: Altzairua, papera, hormigoia, txokolatea, plastikoa, apar sintetikoa, beira, grafitoa, portzelana, inplantea.[1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. M. Miodownik. Itzultzailea: J. R. Etxebarria. UEU - CIC Nanogune 2022 (250 or.).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2022). Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).